Scutum (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Scutum konstelazioa» orritik birbideratua)
Scutum (konstelazioa) 
Behaketa
AurkitzaileaJohannes Hevelius
Aurkikuntza-data1684
Honen izena daramaEzkutu, Joan III.a Sobieski eta Vienako gudua
Ezaugarri fisikoak
Azalera109 °²

Scutum edo Ezkutua[1][oh 1]latinez: Scutum— zeru hego hemisferioko konstelazio bat da. Bere izenak latinez ezkutu esan nahi du. Nazioarteko Astronomia Elkarteak onartutako 88 konstelazioetako bat da.

1690ean Johannes Hevelius poloniar astronomoak Scutum Sobiescii[2] edo Scutum Sobiescianum[3] ("Sobieskiren Ezkutua") izendapenaz sortu zuen, Joan III.a Sobieski poloniar erregearen omenez.

1973ko apirilaren 6ean Pioneer 11 zunda konstelazio honen norantzaruntz jaurtia izan zen, baina 1995etik aurrera seinaleak igortzetik laga zuenez, gaur egun nora ezean dabil.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 21 or..
  2. (Ingelesez) Ragep, F. Jamil; Palmeri, JoAnn; Marché, Jordan D.; Bracher, Katherine; Bolt, Marvin; Jarrell, Richard; Hockey, Thomas; Williams, Thomas et al.. (2007). Biographical Encyclopedia of Astronomers. Springer, 503 or. ISBN 9780387304007..
  3. (Ingelesez) Kanas, Nick. (2012). Star Maps: History, Artistry, and Cartography. Springer New York, 126 or. ISBN 9781461409175..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]