Caelum (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Caelum
Caelum constellation map.svg
Datuak
Laburdura Cae
Genitiboa Caeli
Sinbologia Zizela
Igoera zuzena 4 o 19,53' eta 5 o 5,02' artean h
Deklinazioa -48,74,25 eta -27,02 artean°
Eremua 124,9 gradu karratu

81. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

20
Izarrik distiratsuena Alfa Caeli

(itxurazko magnitudea 4,44)

Meteoro euria

Ez du meteoro euririk

Konstelazio

mugakideak

Columba
Dorado
Eridanus
Horologium
Lepus
Pictor

+41° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Urtarrilan

Caelum edo Zizela Nicolas Louis de Lacaillek 1750eko hamarkadan Caelum Scalptorium izenarekin gehitu zuen hego hemisferioko konstelazio ahul bat da. Gaur egungo 88 konstelazioen artean dago. Zortzigarren konstelaziorik txikiena da, eta 0,038 estereorradianeko angelu batean dago, Corona Australisena baino apur bat txikiagoa.

Bere tamaina txikia eta Esne Bidearen plano galaktikotik urrun egoteagatik, Caelum objektu interesgarri gutxi duen nahiko konstelazio hutsa da. Konstelazio honetako izarrik dizdiratsuena Alfa Caeli da, 4,45eko itxurazko magnitudearekin, eta konstelazio honetako gainontzeko izarren artean 5 magnitudea gainditzen duen beste izar bakarra Gamma1 Caeli da. Beste objektu nabarmengarri batzuk RR Caeli, gugandik 65,7 argi urtera dagoen eta bere inguruan exoplaneta bat duen izar bitar bat, X Caeli, Gamma1 Caelirekin izar bitar optiko bat osatzen duena eta HE0450-2958, hasieran, galaxia ikusgarririk gabeko zurruztada soil bat zirudien Seyfert galaxia bat dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caelum, lehen aldiz, XVIII. mendean gehitu zuen Lacaillek, hego hemisferioko zeruetako beste hamairu konstelazioaren sortzailea izan zena. Lacaillek frantsesez eman zion izen Burin izan zen, Caelum Sculptorium bezala latinera itzulia. Francis Bailyk izen hau Caelumera laburtu zuen John Herschelen iradokita. Jatorrizko kartan konstelazioa gubil edo ziri bat bezala erakusten da, zizel bat bezala ezagutu izan den arren. Johann Bodek izena pluralean idatzi zuen (Caela Scalptoris) baina ez zuen arrakastarik izan.