Carina edo Gila[1][oh 1] —latinez: Carina— konstelazio austral bat da, antzinako Argo Navis (Argoren itsasontzia) konstelazioaren zati bat ere bada. 1750eko hamarkadan Nicolas-Louis de Lacaille astronomoak konstelazio zaharra lau zatietan banandu zuen: Carina (gila), Vela (bela), Puppis (popa) eta Pyxis (iparrorratza edo konpasa)[2].
Apolonio Rodaskoaren poemetan, Argonautak, Jasoniurrezko ahari-larrua aurkitzen lagundu zioten pertsonak ziren, izena Argo itsasontzitik dator. Argo konstelazioa antzinako grezian ezarri zen. 1763an ordea, Nicolas Louis de Lacaillek Argo konstelazioa hiru zatietan banatu zuen, horietako bat Carina edo gila. XIX. mendean, hiru konstelazio hauek behin betiko banandu ziren eta 1930ean, 88 konstelazio modernoen zerrendan txertatu ziren[3]. Lacaillek garai bateko Argo konstelazioko kideei Bayer izendapen bat mantendu zien. Ondorioz, Carinak α , β eta ε ditu, Velak γ eta δ, Puppisek ζ[4].
β Carinae (Miaplacidus), Canoporen ondoren konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena, azpierraldoi zuri honek 1,67ko magnitudea du.
ε Carinae (Avior), 1,86ko magnitudea duen izar honi bere izena 1930eko hamarkadan ezarri zitzaion, britainiar aire-armadak The Air Almanac nabigazio almanaka sortu zuenean.
η Carinae (Eta Carinae), unibertsoko izar masiboenetako honek, distira izugarria du, zehazki, Eguzkiarena baino lau milioi aldiz handiagoa. Bestalde, Eguzkiaren masa halako ehun eta ehun eta berrogeita hamar aldiz artekoa da bere masa.
NGC 2516, M44rekin antza handia duen kumulu ireki handi bat da, guregandik 1300 argi-urtetara kokatzen dena. Seguruenik, Scorpius-Centaurus izar-elkartearen partaide izango da. IZ: 07h 58m 18.0s Dek: -60°52'00" (2000 garaia).
NGC 2808kumulu globular handi bat da, gure galaxiako masiboenetako bat. Hiru belaunaldi desberdinetako izarrak ditu bere barnean. IZ: 09h 12m 00.0s Dek: -64°52'00" (2000 garaia).NGC 2867 nebulosa planetarioa.
NGC 3114, kumulu ireki bat da. IZ: 10h 02m 42.0s Dek: -60°07'00" (2000 garaia).
NGC 3293, kumulu ireki honek, guregandik 9000 argi-urtera dauden ehun bat izar ditu.
OALMen bidez NGC 3372ari ateratako argazkia.NGC 3603, Wolf-Rayet masiboak eta A1 sistemakoak bezalako izarrak dituen kumulu ireki bat da, guregandik urrun kokatzen da.
Theta Carinaeren kumulua edo Hegoaldeko pleyadeak (IC 2602), 74 izar inguru ditu, θ Carinae da horietatik deigarriena. Zeruko hirugarren kumulurik distiratsuena da eta guregandik 550 argi-urtera aurki daiteke. IZ: 10h 43m 12.0s Dek: -64°24'00" (2000 garaia).
NGC 2867, Aspidisketik (ι Carinae) 1,2º NNEra dagoen nebulosa planetarioa, Wolf-Rayet motako izar bat da nebulosa honen izar nagusia.
↑Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".