Segida (matematika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Matematikan segida bat ordenatutako elementuen bilduma bat da. Multzoen antzera elementuz osatua dago, baina segiden kasuan elementu hauek ordenatuak daude, eta elementu bera hainbat aldiz ager daiteke segida berean. Segidaren elementu kopurua (infinitua izan daiteke) segidaren luzera da. Formalki segidak funtzioen bidez definitu ohi dira, domeinutzat zenbaki arrunten multzo osoa edo lehen n zenbaki arrunten multzoa dutenak, segida infinitu eta finituentzat besteak beste. Elementu batek segidan duen kokapena elementuaren indizea da. Elemementu baten indizea elementu horren aurreirudia da segida definitzen duen funtzioaren zehar. Lehen elementuaren indizea 0 edo 1 izan daiteke, aukeratu den hitzarmenaren arabera (0 zenbaki arrunt bat den edo ez hitzarmenaren kontua da eta). Batzuetan ikur baten bidez adierazten da segida bat, eta elementu zehatzak azpiindizeen bidez adierazten dira; adibidez, Fibonacci segida F ikurraren bidez adierazten badugu n-garren elementua Fn izango da.

Adibideak:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]