Dragoi Bolako lurtarren zerrenda

Wikipedia(e)tik
Shu» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Hau Dragoi Bolako lurtarren zerrenda da (gizakiak, humanoideak zein mustroak), bai manga eta bai animean agertzen direnak daude, filmak eta atal bereziak barne.

Gehienbat bigarren mailako pertsonaiak aurki daitezke, pertsonaia garrantzitsuagoak ez agertzea posible da. Hauen artikuluak irakurtzeko ikus:

Kategoria:Dragoi Bolako pertsonaiak


Arte Martzialen Txapelketako borrokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Arte Martzialen Txapelketako borrokalariak»

Babaren borrokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Babaren borrokalariak»

Basurde hegoduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inoshikachō (jatorrizko japonieraz 猪鹿蝶 ) Tximeletako hegoak dituen basurde edo txerri basati erraldoia, Ten Shin Han eta Chaoz-ekin batera nekazariak engainatzen ditu bere dirua lortzeko. Iraganean Mikerroi eta Dortoka maisuarena zen. Ten Shin Han-ek traizionatu zuen baina Goku salbatzen du, bere bihotz ona erakutsiz. Ondoren, basurdea bere jokabidea aldatu eta herritarrei laguntzen die eragindako kalteak konpontzera.

Bee[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bee (jatorrizko japonieraz ベエ edo Bee ?) Boo Ahaltsuaak aurkitutako txakurkumea da. Honek hanka bat gaizki zuenez ezin zuen ihes egin. Munstroak sendatu egin zuen ihes egin zezan, baina honek kontrakoa egin eta Book beretzat hartu zuen. Bee eta Satan Jaunari esker munstroa ona bihurtu zen, baina pozak gutxi iraun zuen, bandido batzuek Bee tirokatu baitzuten eta geroago Satan ere bai. Honela atera zen Boo makurra.

Geroago Book berpiztu eta Satanek zaindu zuen.

Bora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bora (jatorrizko japonieraz ボラ ?) Karinen Lur Santua zaintzen zuen indiar itxurako pertsona zen. Bere izena, semearena bezala, Noa Noa (jatorrizko japonieraz ノアノア ?), Bora Bora (jatorrizko japonieraz ボラボラ ?) eta Upa Upa (jatorrizko japonieraz ウパウパ ?) edari tropikaletatik dator. Uparen aita zen.

Erregimendu Horiaren zati handiena garaitu zuen hauek Zapi Gorridun Armadak Dragoi Bolaren bila bidali zituenean. Tao Pai Pai Dragoi Bolak lapurtzera joan zenean honen aurka egin zuen, baina erraz garaitu eta hiltzaileak jaurtitako lantza batek zeharkatuta hil zen. Gokuk orduan gainerako Dragoi Bolak bildu eta Shenron deitzea erabaki zuen honek Bora berpizteko. Geroago Boo Ahaltsua akabatzeko Indar Bola osatzeko energia ematen agertu zen.

Buyon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buyon (jatorrizko japonieraz ブヨン ?) Muscle Toweren bizi zen munstro handi eta gosetia zen. Oso biguna zenez eraso fisikoek ez zioten ezer egiten.

Goku eta Super 8 herriko alkatea askatzeko White Jenerala zegoen pisura iritsi zirenean, tranpa batetik 5. pisura erori ziren. Gokuk Buyonen aurka borroka egin behar izan zuen, baina erasoek ez zioten ezer egiten, ezta Kame Hame Hak ere. Azkenean pareta bat hautsi eta kanpoko hotzaren ondorioz munstroa izoztu eta, ondorioz, gogortu egin zen. Ostiko bat eman eta milaka zatitan txikitu zen.

Brief Doktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brief Doktorea (jatorrizko japonieraz ブリーフ博士 edo Burīfu Hakase ?) Bulmaren aita eta Capsule Corp. enpresaren jabea zen. Bere izena ingelesezko briefs hitzetik dator, galtzontzilo esan nahi du.

Inteligentzia maila handiko gizakia zen, ziurrenik Lurreko adimentsuena izango zen. Bere asmakuntza handiena (aberastu zuena) Hoi-Poi kapsulak izan ziren. Kapsula hauek euren barnean edozein objektu gorde zezaketen, baita ibilgailu eta etxeak ere. Mendebaldeko Hiriburuan bizi zen bere emaztea eta katu beltzarekin. Bere zaletasun nagusiak etxean zuen negutegi erraldoia zaintzea (dinosauroak eta guzti zeuzkan) eta aldizkari erotikoak ziren.

Askotan lagundu zien Son Goku eta lagunei, Namekera joateko espazio-ontzia asmatu zuenean esaterako. Ontzi hau 6 egunetan eraiki zuen. Aurrerago Zibor 16 konpondu zuen Cellen Jokoan parte har zezan, eta bide batez barruan zuen bonba ere kendu zion.

Dragoiluze[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragoiluze (jatorrizko japonieraz ハイヤードラゴン Haiyā Doragon) Son Gohan Super gatazka munduan filmean ezagutzen duen dragoia da, beste filma batzuetan ere agertu da: Son Goku Super Saiya eta Etsairik indartsuenak batipat, eta anime-ko atal batzuetan. Bioleta apal kolorekoa da eta hego txikiak dituen arren hegaz egiteko gai da.

Erasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasa (jatorrizko japonieraz イレーザ edo Irēza ?) Videl eta Shapnerekin batera Son Gohanen Orange Star High School institutuko laguna zen. Bere izena ingelesezko eraser hitzetik dator (japonierazko ahoskera mugatuan イレーザー edo Irēzā) eta ezabagoma esan nahi du.

Flyn Doktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flyn Doktorea (jatorrizko japonieraz フラッペ博士 edo Furappe Hakase ?) Jingle herrixka inguruko mendietan bizi zen. Gokuk Zapi Gorridun Armadako Brigada Txuria garaitu zuenean, Super 8k gorputz barruan zuen lehergailua kentzea nahi zuen, baita apurtu egin zitzaion Dragoi Radarra konpontzea ere. Hau egin zezakeen inguruko pertsona bakarra Flyn Doktorea zen, baina honek ez zuen herriko jendea atsegin, Suno izan ezik, honekin oso ondo konpontzen baitzen. Horrela Goku, Suno eta Super 8 doktorearen etxera abiatu ziren. Hau laguntzako prest zegoen, baina zoritxarrez Murasaki Sargentua agertu zen Suno harrapatuz eta doktorea bere aginduak betetzera behartuz. Zorionez egorea honek ez zuen asko iraun, Gokuk Kame Hame Ha batekin elurpean ehortzi zuen.

Honen ondoren Flyn Doktoreak aitorpen bat egin zuen: bera izan zen Super 8ri bonba jarri ziona. Hau armadak behartuta egin zuen, bestela herriko jendea hilko zutela esan baitzuten. Azkenik robotak zeukan bonba kendu zuen, baina ezin izan zuen radarra konpondu, hau berarentzat konplexuegia baitzen.

Pertsonaia honek zulo bat zabaldu zuen istorioaren argumentuan. Izan ere pertsonaia hau animean bakarrik agertzen da, eta bertan Super 8 sortzen azaldu zen. Hala ere, mangan Gero Doktorea agertzen da zibor guztien sortzaile bezala, Super 8 barne. Honengatik ondorio bat atera daiteke, Flyn Gerorentzat lan egiten zuen eta bere aginduak betetzen zituen soilik, izan ere animean Super 8 esnatzen zen unea ikus daiteke bakarrik, baina ez zen Flyn hau eraikitzen agertzen.

Hasky[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasky (jatorrizko japonieraz ハスキー edo Hasukī ?) Son Gokuk White Jenerala menperatu ostean Black Laguntzaileak Dragoi Bolak lapurtzeko kontratatutako lapur profesionala da. Munduko lapur bizkor eta habilena da. Bere zeregina Son Goku Mendebaldeko Hirian dela honi Dragoi Bolak lapurtzea da. Bi laguntzaile ere baditu eta Yamchari bolak kentzen dizkiote, ondoren jolas parkean lehergailu bat ipintzen du Goku eta lagunak akabatzeko. Baina hala ere Gokuk bolak berreskuratzea lortu eta lehergailua gelditzea ere lortzen du.

Lunch[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lunch (jatorrizko japonieraz ランチ edo Ranchi ?) Goku eta Krilinek Iratxo Dortokari eraman zioten neska da, berarekin entrenatu ahal izateko. Doministiku egiten duen bakoitzean nortasuna eta ilearen kolorea aldatzen zaizkio.

  • Ile urdina: lasaia, laguntzeko prest, beti besteen gogoko izateko modukoa.
  • Ile horia: dirugose eta mesfidatia, beti darama eskuan metraileta bat aurre egiten dion edonori tiro egiteko prest.

Tren bat lapurtu ostean Goku eta Krilinek salbatu egin zuten poliziak atxilotu behar zuen unean. Iratxo Dortokaren etxean bizitzea eskaini zioten eta onartu egin zuen mundu erdian bere bila baitzebiltzan. Denbora batez bere forma ile horiak maisua eta ikasleei eraso zien baina Iratxo Dortokaren etxera Zapi Gorridun Armadak egin zuen bisitaren ostean, han bizitzea onartu eta armadaren kuartel nagusia erasotzeko prest ere agertu zen.

Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketaren ostean, Ten Shin Han eta Chaozekin bizitzera joan zen. Saiyak iristeko urtebete falta zenean agertu zen. Boo Ahaltsuaren sagan ere agertzen da, eskuak jasotzen Gokuri energia emateko.

Mai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mai (jatorrizko japonieraz マイ ?) Pilafen menpekoetako bat da. Gabardina ilun bat darama beti beso bakoitzean izar gorri bana duena eta praka berde ilunak; begiak makilatuta eta ile luze eta lisoa dauka. Shurekin batera agertzen da, Dragoi Bolak biltzeko saiakeretan beti. Bere izena eta lagunarena asiako Shaomai plateretik dator (jatorrizko japonieraz 焼売 edo Shūmai ?).

Maron[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maron neska gazte liraina da, eta bere obsesioak arropak erostea eta hondartza dira. Bulmaren antza handia dauka, ile urdin luzea eta begia handi eta argiekin. 763. urte amaieran Krilinen neska-laguna izan zen, mutila honegatik txora-txora eginda zegoen. Iratxo Dortokaren irlan denboraldi bat egon zen Krilinekin batera. Tarte honetan iskanbila txiki batzuk izan zituen, gehienetan agure neskazalea tartean zen, baita oso lotsagabea zelako ere. Krilin, Son Gohan eta Satan Txiki Garlic Gazteren aurka borrokatzen ziren bitartean Dorre Santuan egon zen Karinekin eta Yatirekin. Azkenean Maron hondartzan zebiltzan mutil harroputz batekin autoan joan zen, Krilinek buelta erdi eman orduko. Honekin txoriburu hutsa zela erakutsi zuen, bere garuna hutsaren hurrengoa zen.

Maron (Krilinen alaba)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maron (jatorrizko japonieraz マーロン edo Māron ?) Krilin eta Zibor 18ren alaba da. Seriean ez du bere gurasoek duten besteko garrantziarik. Amak bezala, berak ere ile horia dauka. Boo Ahaltsuaren sagaren hasieran aitaren begiak zituen eta ez zuen sudurrik. Baina Dragoi Bola GTn, Maronek bere amaren antza handiagoa du, ez ditu iada aitaren begiak eta sudurra ere badu. Bere izena frantsesezko gaztainatik dator (marron).

771. urtean jaio zen, Cell garaitu eta 3 urte geroago. 3 urte izan zituen arte Muten Ro maisuaren etxean hazi zen. Une horretan gurasoek Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketan parte hartzea erabaki zuten, Boo Ahaltsuaren gudan nahastu zirelarik. Deabru honek Maron irentsi zuen bere gurasoekin batera, eta gero Dragoi Bolekin berpiztua izan zen eta Son Gokuren azken erasoan lagundu zuen bere energiarekin. 18k txapelketako "finalista" gelditzeagatik lortu zuen diruarekin, familia guztia bizitza lasaiago batekin ekin zioten.

13 urterekin Arte Martzialen 28. Mundu Txapelketara joan zen ikusle bezala. Gurasoekin batera zoriontsu bizi izan zen 789. urterarte, Ume eta Super 17 heldu ziren arte. Umek hartua izan zen gainontzeko gizateria bezala, eta Ur Santuari esker bere onera itzuli zen. Honen ondoren bere osaba Zibor 17k bere aita Krilin hil zuen.

Shapner[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shapner (jatorrizko japonieraz シャプナー edo Shapunā ?) Videl eta Erasarekin batera Son Gohanen Orange Star High School institutuko laguna da. Bere izena ingelesezko zorrozkailu hitzetik dator, sharpener (jatorrizko japonieraz シャープナー edo Shāpunā ?).

Shu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shu (jatorrizko japonieraz シュウ ?) Pilafen menpekoetako bat da. Giza-txakur ninja bat da, ninja jantzi more bat eta katana bat darabiltza. Mairekin batera agertzen da Dragoi Bolak biltzeko saiakeretan. Bere izena eta lagunarena asiako Shaomai plateretik dator (jatorrizko japonieraz 焼売 edo Shūmai ?).

Suno[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suno (jatorrizko japonieraz スノ ?) Jingle herrixkako (Lurreko ipar-ekialdean kokatuta) neskatxa bat da. Bere izena ingelesezko elurra hitzetik dator, snow (jatorrizko japoniera< スノー edo Sunō ?).

Herri hau lasai bizi izan zen Zapi Gorridun Armada Dragoi Bolaren bila iritsi zen arte. Hauek alkatea bahitu zuen, herriko biztanleen laguntza bermatzeko. Denboraldi goibel hau Son Gokuren agerpenarekin bukatuko zen. Son Goku elurretatik jaso zuen, guztiz izoztuta zegoen. Eskerrak emateko Gokuk alkatea askatzeko erabakia hartu zuen eta Altzairuzko Dorrera abiatu zen bakar-bakarrik.

Behin mehatxua kenduta eta alkatea askatuta, Super 8ren lagun egin zen. Berriz ere lasaitasuna herrixkara itzuli zen Gokuri esker.

Urte asko geroago Boo Ahaltsuaren erasoak hil egin zuen, Lurreko gainontzeko gizaki guztiak bezala. Namekeko Dragoi Bolekin berpiztean bere energia eman zuen Gokuk Genki bola osatu zezan.

Super 8[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Super 8 (jatorrizko japonieraz ハッチャン edo Hatchan ?) edo 8. Androidea (jatorrizko japonieraz 人造人間8号 edo Jinzō'ningen Hachigō ?) 750. urtean ustez Flyn Doktoreak sortutako androidea da. Gizakien indarrarekin alderatuta oso indartsua da baina ez da Gero Doktoreak urte batzuk geroago sortutako androideak bezain indartsua. Gainera Super 8k ez zuen bere indarrak borrokarako erabiltzerik nahi, pertsona ona eta baketsua zela azalduz. Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 3 jokoan berarekin joka daiteke.

Muscle Towerraren pisu batean bizi zen. Son Gokuk hau eraso zuenean Jingle herrixkako alkatea askatzeko, Murasaki Sargentuak Super 8 aktibatu zuen saiyaren aurka egiteko, baina honek ez zuen nahi izan Gokuren aurka borrokatzea eta alkatea salbatzen lagundu zion. Bere indarra White Jeneralak Gokuri tiro bat bota zionean bakarrik azaldu zuen, haserre, ukabilkada bakarrez jenerala akabatu zuen. Gero Super 8 herrixakako alkatearekin geratu zen bizitzen.

Androide hau Boo Ahaltsuaren sagan ere agertu zen. Agertzen zen azken aldia Dragoi Bola GTn izan zen, Gokuk lurtar guztiak Tsufur Planeta berrira bidaltzen zituenean Lurra lehertu aurretik.

Dortoka Zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dortoka Zaharra (jatorrizko japonieraz ウミガメ edo Umigame ?) Iratxo Dortokaren etxean bizi zen itsas dortoka zen. Hitz egiteko gai da. 749an perretxiko bila ari zela galdu egin zen, Son Gokuk aurkitu zuen eta itsasoraino lagundu zion. Iratxo Dortokak ordainetan Kinton lainoa oparitu zion Gokuri. Oso gutxitan agertu izan zen, normalean Muten Ro Maisuari bere lizunkeriengatik errieta egiten. 763. urtean 1000 urte bete zituen.

Azenario Untxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azenario Untxia (jatorrizko japonieraz 兎人参化 edo Toninjinka ? eta literalki untxia eta azenarioa edo azenarioen untxia esan nahi du) giza-untxi txuria zen. Beste bi morroirekin herri bat beldurtuta zeukan, hau taldearen nagusia zen. Ukitzen duen pertsona oro azenario bihurtzen zuen eta bere itxura normalera ere itzul zezakeen. Jantzi txinatar bat zeraman untxiaren kanji batekin (jatorrizko japonieraz 兎 edo usagi ?).

Son Goku eta Bulma Dragoi Bolak bilatzen ari zirela berarekin topo egin zuten Pilafen gaztelutik hurbil zegoen herri batean. Untxiak Bulma azenario bilakatu zuen, eta Gokuk men egiten ez bazuen honek neska hilko zuen. Hala ere, Yamcha eta Puarren laguntzarekin Azenario Untxia garaitzea lortu zuten bera ukitu gabe. Makila Miragarria erabiliz Gokuk ilargira bidali zuen bere bi lagunekin batera.

750. urteko maiatzaren 7an hil ziren hirurak Jackie Chunek ilargia deuseztu zuenean Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketako finalean Kame Hame uhin batekin.

Upa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Upa (jatorrizko japonieraz ウパ ?) Karinen Dorrearen oinean bizi den haur indiar bat zen. Bere izena, aitarena bezala, Noa Noa (jatorrizko japonieraz ノアノア ?), Bora Bora (jatorrizko japonieraz ボラボラ ?) eta Upa Upa (jatorrizko japonieraz ウパウパ ?) edari tropikaletatik dator. Bere aita Borak ez bezala ez zuen indar handirik eta negarti samarra zen. Batzuetan neska zela ere pentsatu izan da, baina haztean gazte indartsu eta ausart bilakatu zen.

Upa bakean eta lasai bizi zen bere aitarekin, Zapi Gorridun Armada Dragoi Bola baten bila joan zen arte. Borak bakarrik Erregimendu Hori osoa garaitu zuen Yellow Koronela izan ezik. Honek Upa bahitu zuen bere hegazkinarekin Dragoi Bolarengatik trukatzeko asmoz. Orduan Gokuk umea askatzea lortu zuen koronelaren plana zapuztu zuelarik. Goku bi hauen lagun egin zen. Zoritxarrez Tao Pai Pai agertu zen beranduago, Bora hil eta Dragoi Bolekin alde egin zuen. Orduan Gokuk bola guztiak bildu eta aita berpiztuko zuela agindu zion Upari. Gokuri bolak biltzen lagundu zion, Tao Pai Pairi aurre eginez adibidez, eta Dracula Mani garaituz Puarren laguntzaz. Azkenean Bora berpiztea lortu zuten.

24 urte beranduago Gokuri Genki bola osatzen lagundu zuen bere energia emanez, honekin Boo Ahaltsua akabatzeko.

Yagi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yagi (jatorrizko japonieraz ヤジロベー edo Yajirobē ?) jatean bakarrik pentsatzen duen pertsona lodi eta indibidualista da. Samurai janzkera darama eta katana bat erabiliz borrokatzen du. Krilin hil ostean istorioa monologo bat bihur ez zedin sartutako pertsonaia bat dela esan genezake. Bere izena izen bereko jostailu batetik dator.

Lehen aldiz Satan Bihotz Txikiren sagan agertu zen Gokuk, oso gose zela, Yagik prestatutako arrain bat jan zuenean. Eztabaidan ari zirela Cymbal azaldu zen Yagik lepotik zintzilik zeukan Dragoi Bola lapurtzeko asmoarekin. Honen aurka egindako borroka labur baten ostean erditik moztu, jan eta Gokuren lagun berri egin zen, honek janari asko izango zuela agindu baitzion, nahiz eta Yagik ez zen sekula konforme izango. Horrela Gokuk Tambourinekikoa nola egiten zuen ikusi zuen. Baina hortik gutxira Deabruen Erregea agertu zen eta hau ikustean basajaunak bola Gokuri eman zion eta joan egin zen (egia esan zelatan gelditu zen). Santan Bihotz Txikik Goku jipoitu zuenean, eta hilik ez zegoela konturatu zenean, Karinen Dorrera eraman zuen, tontorreraino. Gero bertan gelditu zen bizitzen Karinen mezulari bihurtuz, eta behar zenean Indaba Miragarriak eramanez.

Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan parte hartu zuen, baina ez zen azken fasera heldu, aurre kanporaketetan Shenek kaleratu baitzuen.

Saiyen etorrerarako prestatzeko Ten Shin Han, Yamcha, Krilin eta Chaozekin Ahalguztidunaren Jauregian entrenatu arren, Vegeta eta Nappari aurre egiteko, azkenean borrokan ez parte hartzea erabaki zuen. Saiyak iritsi zirenean informazio bila zebiltzan kazetariei esklusibak saltzen ibili zen.

Hala ere, Goku eta Vegetaren arteko borrokan paper garrantzitsua izan zuen, ezpataz Vegetaren buztana ebaki baitzuen hau gorila erraldoi bilakatuta zegoela. Honela Goku salbatu zuen, larriki zaurituta baitzegoen.

Gero bigarren mailako pertsonaia bilakatu zen, Karinen Dorrean biziko zen aurrerantzean.

Zapi Gorridun Armada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zapi Gorridun Armada»