The Tudors (telesaila)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

The Tudors telesail bat da, Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren erregealdian oinarritua dagoena, non Jonathan Rhys-Meyers den protagonista nagusia. 2007ko apirilak 1ean estreinatu zen Showtime izeneko ordainezko kanalean, eta beranduago Latinoamerikan People+Artsek eta Espainian Canal +ek lehenik eta ondoren prime timeean eman zuen La 1k.

Michael Hirstek sortua, Peace Arch Entertainmentek ekoitzia dago Showtimentzat Reveille Productionsekin, Working Title Filmsekin eta Canadian Broadcasting Corporationekin elkartuta. Irlandan filmatu da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Personaje Actor
Henry VIII.a Ingalaterrakoa erregea Jonathan Rhys-Meyers
Thomas Wolsey kardenala Sam Neill
Anthony Knivert Callum Blue
Charles Brandon Henry Cavill
Norfolkeko dukea Henry Czerny
Ana Bolena Natalie Dormer
Maria Tudor Sarah Bolger
Katalina Aragoikoa Maria Doyle Kennedy
Tomas Bolena Nick Dunning
Thomas Cromwell James Frain
Tomas Moro Jeremy Northam
William Compton Kristen Holden-Ried
Margarita Tudor Gabrielle Anwar
Paulo III.a aita santua Peter O'Toole
Jane Seymour Annabelle Wallis
Ana Clevesekoa Joss Stone
Catalina Howard Tamzin Merchant
Catalina Parr Joely Richardson
Sir Francis Bryan Alan Van Sprang
Edward Seymour Max Brown
Jane Parker (Jane Rochford) Joanne King

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: The Tudorseko atalen zerrenda

Desbideraketak gertaera historikoetatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailean gertatzen diren gertakariak ez dira benetan gertatu zirenak. Askatasun handia hartu zuten pertsonaien izenekin, harremanekin, itxura fisikoarekin eta zenbait gertakari gertatu ziren urteekin.

  • Denbora laburtu egiten da telesailean, gertakariak, benetan gertatu zirena baino askoz denbora gutxiagoan gertatu izanaren itxura ematen dutelarik. Telesaileko gertakari gehienak gertatzen direnean, Henry VIII.a erregeak 30 urte zituen, telesailean, bere bigarren emaztea izan zen Ana Bolenaren adin bera duela dirudien bitartean. Historialariak gaur egun banatuta daude Ana Bolenaren jaiotza urteari dagokionez, garai hartako erregistro parrokialik ez baitago, baina eztabaida eragiten duten bi datak 1501 eta 1507ko amaiera dira. Honek, erregea eta Anaren arteko gutxienezko adin diferentzia 10 urtekoa zela esan nahi du, eta gehienez ere 16koa izan zitekeela. Henry ez zen Anaren atzetik 30 urte izan zituen arte hasi, eta honekin gutxienez 40 urte zituenean ezkondu zen.
  • Garai hartan erregeak eta erreginak ez ziren "bere maiestatea" izenez deitzen, telesailean asko erabiltzen dena.
  • Henryren arrebaren pertsonaia, Margarita Printzesa deitua telesailean, benetan, erregearen bi arreben arteko nahasketa bat da, arreba txikia zen Maria Tudorren bizitza arreba nagusia zen Margarita Tudorren izenarekin elkartuta (azken hau hala deitua erregearen alaba zen Margarita I.a Ingalaterrakoarekin nahastea eragozteko). Historikoki, Maria printzesa lehendabizi Luis XII.a Frantziakoarekin ezkondu zen. Ezkontza honek hiru hilabete inguru iraun zuen, erregea hil zen arte; Luisen oinordekoa bere lehengusu Frantzisko I.a Frantziakoa izan zen, Luisen alaba zen Klaudia Frantziakoarekin ezkondu zena. Maria beranduago Charles Brandonekin ezkondu zen, Suffolkeko lehen dukea zena. The Tudors hasten denean Henry jada Frantziskorekin bake hitzarmen bat negoziatzen ari da, telesaileko Margarita printzesa, beraz, Portugalgo erregearekin ezkontzen da, egun gutxi batzuk baino bizi izan ez zena Margaritak, lotan zegoela ito zuen arte. Telesailean kontatzen diren gertakariak gertatzen direnean, benetako Brandonek (40 urte baino gehiago zituena) eta Margarita Printzesak denbora asko zeramaten ezkonduta eta hiru seme-alaba zituzten. Henryren arreba nagusia zen Margarita Tudor, benetan, Jakobo IV.a Eskoziakoa erregearekin ezkonduta zegoen, eta Maria I.a Eskoziakoaren amona bihurtuko zen. Bestaldetik, Portugalgo erregearen gortea oso pobretua bezala adierazten da, artzai itxurako gortetar batzuekin, berriki erantsitako itsasoz harandiko lurraldeekin, garai hartako erresumarik boteretsunetako bat izan zenetik oso urrun.
  • Henry VIII.a Irlandako errege bezala aipatzen da zenbait ataletan. Alabaina, Irlandako errege kargua ez zen 1541 arte sortu. Telesailean agertzen den garaian, Henry soilik Irlandako Jaun izango zen.
  • Egia da Bessie Blount Henry VIII.aren maitale ezagunenetako bat izan zela eta erregearekin seme ilegitimo bat izan zuela (Henry Fitzroy), baina historikoki, bere semea ez zen haur bat zela hil. Fitzroy 1536an hil zen 17 urterekin, gutxi gora-behera, bere aita baino 10 urte lehenago. Blount ere ez zen ezkonduta egon Henry jaio arte.
  • Lehen ataletan agertzen diren aita santuaren politikek ere ez dute harremanik benetako gertakariekin. Esaten denez, Alexandro izeneko aita santu bat hil zorian zegoen Henry eta Frantziskoren arteko batzara Urrezko Oihalaren Zelaian ospatu zenean (1520), garai hartako benetako aita santua, Leon X.a bapatean 1521 amaieran hil zen bitartean, eta ez zen Alexandro izeneko aita santurik egon 1503tik, Henryren erregealdia hasi baino lehenago. Esaten denez, Orsini kardenal delako bat aukeratua da fikziozko Alexandro hori hil ondoren, berriz ere, benetako historiarekin bat ez datorrena, enperadorearen tutorea zen Adriano Utrechtekoa Leonen oinordeko bezala aukeratua izan baitzen, eta hau urte bete beranduago hil ondoren, aita santu bezala Medici kardenala aukeratua izan zen, nork, Klemente VII.a izenpean, Henriren dibortzia baimentzeari uko egin zion.
  • Lehen atalean, Henry VIII.aren osaba bezala deskribatutako enbaxadore ingeles bat Italian frantziar batzuek hil zuten. Benetako Henry VIII.ak ez zuen halako osabarik. Alabaina, pertsonaiaren izena Courtenay da, William Courtenay dela iradokiz, Evoneko lehen dukea, Henryren izeba zen Katalina Yorkekoarekin ezkondua zegoena, baina hau pleuritiak jota hil zen 1511n.
  • Thomas Tallis konpositorea bisexuala izatearen ebidentzia historikorik ere ez dago, telesailean hala agertzen bada ere. Gainera, Tallisek ez zuen gortean jo telesailean gertatzen diren gertakariak gertatu eta hamar urte beranduagorarte, 1543 inguruan.
  • Whitehall jauregia, Henryren etxea bezala agertzen dena telesailaren hasieratik, erregearen eskuetan soilik 1530ean erori zen, Wolsey kardenalari boterea kendu zionean. Une horretararte York Place deitzen zen, eta Henryk bere bigarren emaztea izango zen Ana Bolenarekin biziko zen etxea izango zela erabaki zuen. Jauregia ez zen Whitehall izendatua izan gutxienez hamarkada bat beranduagorarte.
  • Lehen denboraldian, Henry VIII.a Greensleeves idazten ari da Ana Bolenarentzat. Hau kondaira baino ez da. Kantu honen erreferentziarik antzinakoena 1580koa da, Henry jada hilda zegoenean. Lehen denboraldiko bigarren atalean Henry VIII.ak bere seme Henryren jaiotza mende bat beranduagorarte, 1630 arte asmatu ez zen muskete mota batekin tiro eginez ospatzen du.
  • Ana Bolenaren hilketa saiakera beronen koroaketan ez da benetakoa; Hirstek asmatu zuen, bere arabera "herri ingelesak Ana zenbat gorrotatzen zuen adierazteko".
  • Wolsey kardenala ez zen preso egon eta ez zen suizidatu. Traizioa egotzi izan ondoren, Londresera abiatu zen kargu horiei erantzutera, baina bidaian zehar hil zen, Leicesterren. Wolsey 1530ean hil zen, erregearen arreba zen Maria baino hiru urte lehenago; telesailean, bi gertakariak gainjarri egiten dira. Gainera, 1630etik aurrera, Henryren alaba zen Elisabet I.a Ingalaterrakoa hil eta 27 urtera hasi zen Eliza Katolikoa kardenalak "Eminentzia" deitzen, Wolsey telesailean deitua den bezala.
  • William Breretonek ez zuen Ana erreginarekin adulterioa egin izana aitortu, eta ia ziurra da ez zela aita santuaren agente bat. Magnate aberats bat zen, lurralde asko zituena, non oso inpopularra eta zitala zen, eta ziuraski arazo politiko gaiztotu bat konpontzeko Cromwellek zuen nahiagatik akusatua izan zen.
  • Mark Smeatonek bere aurkezpenetan gortean biolina jotzen du, baina Ingalaterran musika tresna honen erabileraren erregistrorik antzinakoenak 1545ekoak dira, bai Henry VIII.aren erregealdian, baina bere ezkontidea Ana Bolena ez zenean, baizik eta Katalina Parr. Litekeenena, musika tresna hau Ingalaterran uhartera 1540an Henry VIII.a Ana Clevesekoarekin ezkondu baino lehenago iritsi ziren musikariek sartu izana da.
  • Gainera, Thomas Cranmer ez zen Ana Bolenaren exekuzioan egon, eta ez zuen jendetza belaunikatzera behartu Anak burua moztu ziezaioten hala egin zuenean. Alexander Alesekin pasiatzen ari zen exekuzioa gertatu zenean, eta, esaten denez, exekuzioaren ordua iritsi zenean eseri eta negar egin zuen. Ana Bolenaren dekapitazioarekin jarraituz, nabarmendu beharra dago baita ere, noble bat zenez benetan pribatuan Londresko dorrean dekapitatua izan zela (eta ez publikoan eta dorretik kanpo, telesailean agertzen den bezala). Bezte ezberdintasun bat, telesailean Ana begiak bendatu gabe agertzen dela da, benetan, dekapitatua izateko bendatu egin zizkiotenean. Eskena horretan ere, Ana hiltzera doanean, bere borreroak "Non dago nire ezpata?" esaten duela ikusten da, lurrean ikusten du, hartu, eta Anari burua mozten dio, baina benetan, borreroak hitz horiek ezpata jada eskuetan zuenean esan zituen, Anari burua moztu baino segundo batzuk lehenago, eta hala egin zuen Anaren arreta desbideratzeko ezpata jada bidean zegoen bitartean.
  • Desbideraketa historiko hauen barnean, Henry VIII.a bere emazte Ana Bolenarekin izotzez eta elurrez estalitako lorategi batetatik pasiatzen ari da, Frantziako Erregeari bere emazte bezala aurkeztuko diola esaten dionean. Lehen planoan Miloko Venusaren erreprodukzio bat agertzen da, Milon aurkitua izan zena, Zikladak uharteetan, 1820an.
  • Vatikanoa aipatzen da aita santuari buruz hitzegiterakoan ("Vatikanoak ez du zuen dibortzioa onartuko"). Benetan, Vatikanoa 1922an sortua izan zen. Zuzenena, Erroma edo Eliza esatea izango zen.
  • Azken denboraldian Henry VIII.a oso minduta geratu zen lehenik Frantzisko I.aren heriotzagatik eta ondoren bere lagun Charles Brandonenarengatik. Benetan, Henry erregea Frantzisko I.a baino bi hilabete lehenago hil zen.
  • Bigarren denboraldiko lehen atalean Erromaren eta San Petri basilikaren ikuspegi panoramiko bat agertzen da bere dizdira guztian. Benetan, basilika hau atalean agertzen diren gertakariak baino askoz beranduago amaitu zen eraikitzen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaila Urrezko Globo Sarietako telesail dramatikorik hoberenaren kategorian izendatua egon zen 2007an. Jonathan Rhys Meyers telesail dramatikoko gizonezko aktorerik hoberenaren sarirako izendatua egon zen telesail honetan zuen paperagatik. Marya Doylek IFTA bat irabazi zuen banaketako emakumezko aktorerik hoberena bezala Katalina Aragoikoaren bere paperagatik, Sarah Bolgerrek bezala 2010eko IFTA sarietan bezala Maria Tudor printzesaren bere paperagatik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]