Tom Clancy's Rainbow Six Siege

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tom Clancy´s Rainbow Six: Siege
Rainbow Six siege photo 2014-06-14 17-51.jpg
Argitaratze data 2015ko abenduan
Sortzailea Ubisoft Montreal
Argitaletxea Ubisoft
Joko mota Ekintza belikoa. Tiroak jaurtiki ikuspegi subjektiboarekin
Plataforma Windows logo - 2012.png Windows

Xbox logo 2012 cropped.png Xbox One

PlayStation 4
Adin Sailkapena PEGI 18
Jolas mota Jokalari anitzeko modua eta bakarka jokatzeko modua
Motorra Anvil
Webgunea https://rainbow6.ubisoft.com/siege/en-us/home/index.aspxa


Tom Clancy´s Rainbow Six: Siege, lehenengo pertsonan jokatzen den ekintza militar taktikoko joko bat da. Joko hau, Ubisoft Montrealek garatu du eta PlayStation 4, Xbox One eta Microsoft Windows plataformetarako Ubisoft enpresak banatu zuen. 2014ko ekainean, jokoa baieztatu zen ekaineko hitzaldian, baina, jokoaren irteera berandutu eta 2015. urteko abenduan atera zen.

2014. urtean ekainean zehar jokoaren erakustaldian, oso iruzkin positiboak jasoz, aurkeztu zen. 2015. urteko ekainean, bideo-jokokoaren "gameplay" bat erakutsi zen Xbox One kontsolan.

Jokatzeko erraztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoa, bost pertsonako talde bat, defendatzaileak direnak, bost pertsonako talde baten kontra, erasotzaileak direnak.

Defendatzaileek duten helburua, bahitu bat, bi lehergailu edo edukiontzi biologiko bat defendatzea da. Helburua lortzen badute edo erasotzaile guztiekin bukatzen badute, erronda irabazten dute.

Erasotzaileek irabaziko dute bahitua erreskatatzen badute, lehergailuak indargabetzen badute edo edukiontzi biologikoa ziurtatzen badute (hurrenez hurren), edo defendatzaileekin bukatzen badute.

Joko moduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Entrenamendua: jokalari bakar batentzako joko modua da, helburu helburu zehatz batekin. Operatzaileak ezagutzeko eta jokoaren mekanikak ikasteko balio duen joko modua da. Misio hauek zailtasun Arrunt, Zail edo Errealistan jokatu daiteke. Etsaiak jokoko IA-k kontrolatzen ditu.
  • Terroristaren ehiza: bakarrik edo taldean jokatu ahal den joko modua da, Adimen Artifizialak kontrolatutako terroristen aurka joan behar da. Mapa, egunaren ordua eta bahituaren lekua aukera ditzakezu.
  • Bahitua: erasotzaileek bahitua aurkitu behar dute eta eraikin batetik atera, defendatzaileek saihestu behar duten bitartean.
  • Bonba: erasotzaileek bi bonba aurkitu behar dituzte eta neutralizatu behar dituzte. Erasotzaileek erronda irabazten dute bonba bat neutralizatzea edo talde etsaiarekin bukatzea lortzen badute.
  • Area ziurtatzea: erasotzaileek gela bat aurkitu behar dute edukiontzi biologiko batekin, eta gela ziurtatu behar dute; horretarako, gelaren barruan 10 segundo egon behar da, etsaiak barruan egon gabe.

Online jokatzen diren partidak bi motatakoak izan daitezke:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ustekabekoak: ustekabeko partidak, hiru errondatara dira. Taldeak egiteko orduan parekatzea ausazkoa da, zure jokatzeko mailari garrantzia eman gabe.
  • Berdinduak: berdinduko partidak 4 errondatara dira. Erronda gehiago egoterakoan esperientzia puntuak eta ematen dizuten kredituak handiagoak dira. Joko modu honek jokalari bakoitza maila bereko aurkariekin parekatzen ditu. Maila igotzea edo gaiztea irabazitako partidak kontuan hartuz. Maila bat lortzeko 10 partida jokatu behar dira eta partida haietan zer egiten duzun mende dago maila. Maila igotzeak zaila da eta partida asko irabazi behar dira.

Operatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia hautagarriko aukera zabala du jokoa, pertsonai horiek operatzaileak deitzen dira. Operatzaile bakoitzak arma esklusiboak, borroketan zehar, bere blindaje-maila eta abiadura zehazten dituzten estatistika eta erabil dezakeen trebetasun bakarra dauzkate.

Pertsonaia hauek bi klasetan banatzen dira:

Erasotzaileak: bahitua erreskatatzeko, arrisku biologikoko edukiontzia ziurtatzeko eta bonbak desaktibatzeko, edota defendatzaile guztiak hiltzeko arduratzen diren taldeak dira.

Defendatzaileak: erasotzaileek arrisku biologikoko edukiontzia ez ziurta dezaten, bahitua aska ez dezaten eta bonbak ez desaktiba dezaten pertsonai arduradunak diren taldeak dira.

Operatzaile guztiak nazio desberdineko terroristen aurkako elite gorputzetakoak dira.

Operatzaileen trebetasun berezia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasotzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sledge (Erresuma Batuko Samus Cowden): Suntsiketan esperientziadun soldadua da, hura, suntsigarri diren azalera guztiak apurtu ahal duen mazo batekin hornituta dago.
  • Thatcher (Erresuma Batuko Mike Backer ): Suntsiketa elektronikoak esperientzadun soldadua da, hura, aparatu elektroniko guztiak suntsitu ahal duten pultsu elektromagnetikoko hiru granadekin hornituta dago.
  • Ash (Estatu Batuetako Eliza Cohen): Suntsiketan esperientziadun soldadua da, hura, suntsigarri diren azalera guztiak apurtu ahal duen granada-jaurtigailu batekin hornituta dago.
  • Thermite (Estatu Batuetako Jordan Trace ): Kimikan esperientziadun ikaslea da, soldadura bihurtuta, hura, termita xaflekin, metala apurtu ahal duen elementu batekin, defendatzaileak sendotu duten paretak apurtzeko.
  • Montagne (Frantziako Gilles Touré): Babesean esperientziadun soldadua da, hura, ezkutu sendotu batekin bere taldekoei laguntzen ditu.
  • Twitch (Frantziako Emmauelle Pichon): karga elektriko duen dron batekin doa, RSD deituta, aparatu elektronikoak apurtzen eta defendatzaileei mina egiten dio.
  • Fuze (Errusiako Shuhrat Kessikvayev): Granadak botatzeko horman zulo bat egiten duen mordoko kargekin hornituta dago.
  • Glaz (Errusiako Timur Glazkov): OTS deitzen den errifle frankotiratzailea eramaten du, mira termika batekin erantsi eta kendu ahal dena.
  • Blitz (Alemaniako Elias Kötz): Etsaiei momentu batengatik itsu uzten duen ezkutu taktiko batekin, G52 deituta, hornituta dago.
  • IQ (Alemaniako Monika Weiss): Aparatu elektronikoak antzematen dituen gailuarekin hornituta dago, Red MKIII deituta.
  • Buck (Kanadako Sebastian Côté): Eraso-fusil batekin batera erabiltzen den, kanoi azpian lau jaurtigairen akoplatutako 12 kalibreko eskopetarekin hornituta dago.
  • Blackbeard (Estatu Batuetako Craig Jenson) Bere burua babesteko, arman ezkutu errefortzatu batekin hornituta dago.
  • Capitao (Brasileko Vicente Souza) Suzko eta kezko balezta taktiko batekin hornituta dago.
  • Hibana (Japoniako Yumiko Imagawa) Pareta errefortzatuetan zuloak egin ahal duen gailu batekin hornituta dago, X-KAIROS deituta.
  • Jackal (Espainiako Ryad Ramírez Al-Hassar) Etsaien aztarnak identifikatu eta jarraitu ahal duen gailu batekin hornituta dago, Eyenox Model III deituta.
  • Ying (Hego Koreako Sui Mei Lin) Botatzen denean hainbat kargatan banatzen den distirako granada mota bat, Kandela deituta. Bota edo azaletan itsatsi dezakegu.


Defendatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mute (Erresuma Batuko Mark Chandar) Aparatu elektronikoak, bere mailaren barruan, opera dezatela galarazten duen gailu batekin hornituta dago, GC90 deituta.
  • Smoke (Erresuma Batuko James Porter) Etsaiak mintzen duen gas granadekin, Z8 konposatuarekin, hornituta dago.
  • Castle (Milak Estatu Batuetako Campbell): Ateak eta leihoak errefortzatuta dagoen blindajearekin, UTP-1 deituta, indartzen ditu, ia barnerazinak bihurtzen.
  • Pulse (Estatu Batuetako Jack Estrada ) Etsaien taupadak hormen zehar aurkitzen dituen pultsometro batekin hornituta dago, HB-5 deituta.
  • Doc (Frantziako Gustav Kateb) Bere burua edo bere lagunak sendatu ahal duen pistola hipodermikoarekin hornituta dago, MPD-0 deituta.
  • Rook (Frantziako Julien Nizan) Bere buruari eta taldekoei babesten duen blindaje pakete batekin hornituta dago, R1N RHINO deituta.
  • Kapkan (Errusiako Maxim Basuda) Ateetan eta leihoetan jartzen den laser ikusezinarekin aktibatzen den lehergaia, honekin etsaiei mina egiten die ahulak uzten, gailu hau EDD MK II deitzen da.
  • Tachanka (Errusiako Alexander Senaviev) Metrailadore zaldizko arin bat jartzen du, RP-46 Dectyaryov deituta.