Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
      Entzun!

Euskal dantza.

Euskal dantzak Euskal Herriko bertako dantzak dira. Osagai garrantzitsuak dira Euskal Herriko bertako kulturan edota Euskal Herriko herri edo eskualde jakin batekoan. Izan ere, euskal dantzen osagaiak dira bertako ohiturak, kondairak, musika eta abar.

Herri, lurralde edo eskualde batetik bestera dantza egiteko modua eta esanahia asko aldatzen dira.

Dantza batzuk belaunaldiz belaunaldi transmitituz joan dira. Beste zenbait, ordea, aldatu egin dituzte, modu berri batera dantzatu ahal izateko.

Euskal dantzak indartzeko eta aspaldiko musika berreskuratzeko lan handia egin dute Juan Antonio Urbeltzek, Pantxika Telleriak edo Roger Goienetxek, besteak beste.

Tradizioari eutsiz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Genero bereizketa ez da beti hala izan.

Lehen, mutilek zuten paper nagusia dantzan. Hala ere, emakumezko gutxi batzuk ere aritzen ziren. Gaur egun, berriz, bi sexuek hartzen dute parte maila berean.

Normalean herri bakoitzeko dantzak bertako herritarrek dantzatzen dituzte, erromerietan edo plazetako dantzetan. Beste batzuetan, ez da nahiko jende izaten dantzatzeko eta herri handi eta hiriburuetako taldeek eusten diete herri horretako tradizioari, ez galtzeko.

XVI. mendetik aurrera asko zabaldu ziren euskal dantza ezagunenak. Ospakizun berezietan, igandeetan, erritualetan... egiten zituzten ondorengo dantzak.

Era desberdinetako dantzak aurki ditzakegu:

  • Ezpata-dantza: borroketan ezpata erabiltzetik dator. Taldeka zein bakarka dantzatu daiteke ezpatak erabiliz.
  • Azeri dantza edo Maskuri dantza: Azeri ehizatik dator. 14 edo 16 dantzariz osaturiko talde bat sokari lotuta doa, aurretik gidari bat dutela. Eta hauek puxikak edo maskuriak eramaten dituzte eskuetan, ikusleei ezustean harrapatu eta “jipoiak” emateko.
  • Sorgin-dantza: Sorginak uxatzeko egiten ziren dantzetatik dator.
  • Sagar-dantza: Sagarrak saltzetik dator. Sagarrak eta saskiak erabiliz taldean dantzatzen da.
  • Aurreskua: Bakarka aritzen da dantzan eta doinua txistulariak jotzen du.

Bestalde, gaur egun Euskal Herrian beste dantza batzuk ere ezagunak dira:

Euskal dantzetan, ohikoa da soinean jantzi bereziak eramatea. Hortaz, Euskal txokoetako dantza mota bakoitzerako jantzi desberdinak daude. Gehien erabiltzen direnak:

  • Mutilen jantziak: Txapel eta gerriko gorriak eta alkandora, oinetako eta praka zuriak. Oinetakoak zuri-gorriak izaten dira.
  • Nesken jantziak: Gona gorria, brusa eta oinetako zuriak eta txaleko beltza. Ohitura denez, neskek zapi zuri batez estaltzen dute burua.

Batzuetan, hainbat materialen laguntzarekin dantzatzen da: makilak, arkuak, txapelak, ezpatak, zakuak, txintxarriak, saskiak...

Dantzan aritzeko soinua behar du dantzariak eta horrela instrumentuak alaitasuna ematen dio. Hainbat instrumentu erabil daitezke, baina euskal dantzetan ohikoenak trikitia, panderoa, txistua eta danbolina dira.

Erromeria edo plazetakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrietako jai eta erromerietan egiten dira eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan irekiak izaten jarraitzen dute.

Ezpata-dantza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko. Lesakan eta Baigorrin dantzatzen dira Nafarroan; Gipuzkoan, berriz, Lizartzan, Legazpian...

Festa amaierako dantzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez inauteri jaia eta parranda girotik garizumako garaira pasatzea gogorazten dute.

Euskal herrian mota askotako dantzak daude festak amaitzeko: arin-Arina, fandangoa...,baina herri, eskualde edo lurralde batetik bestera aldatu egiten dira:

Dantzak herrialdeka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko dantzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztiek oinarrizko melodia eta urrats berak dituzte, baina koreografia aldatzen da; ezaugarri nagusienak beren erritmo arina, beren indarra eta dantzarien trebetasun fisikoa dira.

Gipuzkoako dantzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoaren kokapen geografikoarengatik bere bizilagun diren eskualdeetako dantzen tankera hartu du eta hauexek dira Gipuzkoan dantzatzen diren dantza batzuk: ezpata luze dantza, makil dantza …

Nafarroako dantzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde honetan kanpotik etorritako ohitura eta dantza-tankera asko bereganatu eta moldatu ditu; hauetako batzuk: ingurutxoa, makil-dantza...

Zuberoako dantzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal herriko probintzia txikiena den honek oso dantzatzeko modu berezia eta jakintsua kontserbatzen du, aintzinako euskal jauzietan oinarrituta; gainera, beste eskualdeetako dantzak hauen oso antzekoak dira.

Euskal Dantza egutegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Otsaila/Martxoa

* Otsailak 3, San Blas:

- Txulalai. Guardia.

* Otsail, martxo eta apirileko igandeetan:

- Maskaradak. Zuberoa.

* Inaute igandea:

-Talai-dantza. Amezketa.

-Txantxo-dantza. Abaltzisketa.

-Zahagi-dantza. Markina-Xemein.

-Sorgin-dantza. Antzuola.

-Kaskarotak. Uztaritz.

* Inaute asteartea:

-Zortzikoa. Lantz.

- Sagar-dantza. Arizkun.

- Momotxorroak. Altsasu.

Apirila

* Pazko igandea:

-Bolantak. Luzaide.

Maiatza

* Maiatzak 3, Santa Kurutz:

-Ezpata-dantza. {{Txp|Legazpia.

* Maiatzak 15, San Trokaz:

-Dantzari-dantza. Abadiño.

-Erregelak. Abadiño.

Ekaina

* Corpus Christi:

-Korpus dantzak. Oñati. Itsasu. Armendaritze. Iholdi. Lekorne.

* Ekainak 23:

-Soka dantza. Donostia. Zarautz. Irun. Urdiain.

* Ekainak 24, San Juan:

-Bordon-dantza. Tolosa.

-Mutil-dantzak. Arizkun.

-Azeri-dantza. Andoain.

* Ekainak 29, San Pedro:

-Dantzari-dantza. Berriz.

-Erregelak. Berriz.

-Kaxarranka. Lekeitio.

-Donibaneko aurreskua. Lekeitio.

-Trapatan. Doneztebe.

Uztaila -Kabalkadak. Uharte-Garazi. Lasa. Izpura. Arnegi.

* Uztailak 2, Santa Isabel:

-Ezpata-dantza. Antio. Zumarraga.

* Uztailak 4:

-Aurreskua. Hermua-Larrea.

* Uztailak 7, San Fermin:

-Ezpata-dantza. Lesaka.

* Uztailak 16, Karmen:

-Ezpata-dantza. Añorga.

-Brokel-dantza. Añorga.

-Soka-dantza. Añorga.

* Uztaileko hirugarren larunbata:

-Mairuaren alardea. Antzuola.

-Trokeo-dantza. Antzuola.

* Uztailak 26, Santa Ana:

-Santaneroen esku-dantza. Ordizia.

Abuztua

* Abuztuak 3, San Esteban:

-Bordon- dantza. Bera.

-Makil- dantza. Bera.

* Abuztuak 5, Ama Birjina Zuria:

-Arku-dantza. Lanestosa.

-Zortzikoa. Gasteiz.

* Abuztuak 10, San Lorentzo:

-San Juan dantzak. Berastegi.

-San Lorentzo dantzak. Iruñea.

* Abuztuak 11, San Tiburtzio:

-Ezpata-dantza. Leitza.

-Ingurutxoa. Leitza.

* Abuztuak 15, Ama Birjina:

-Ezpata-dantza. Begoña. Bilbo.

-Aurreskua. Begoña. Bilbo.

* Abuztuak 16, San Roke:

-San Roke dantza. Deba.

* Abuztuak 24, San Bartolome:

-Soka-dantza. Elgoibar.

Iraila

* Irailak 8, Ama Birjina:

-Dantzari-dantza. Izurtza.

-Muskildako Ama Birjinaren dantzak. Otsagabia.

-Arrateko Amaren dantza. Eibar.

* Irailak 29, San Migel:

-Dantzari-dantza. Iurreta.

-Ezpata-dantza. Markina-Xemein.

-Paloteadoa. Cortes.

* Iraileko azken asteburua:

-Aldapako San Ferminen espata-dantza. Iruñea.

Urria

* Urriko lehen igandea:

-Errebonbiloen aurreskua. Elorrio.

-Ingurutxoa. Amezketa.

-Gorulariak. Iurreta.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]