Arangoiti (Bilbo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arangoiti».
Arangoiti
Flag of Bilbao.svg Bilbo, Deustu, Euskal Herria

Bilbao Arangoiti Gorbea.jpg

Gorbeia kalea.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Bilbo
Koordenatuak 43° 16′ 29″ N, 2° 56′ 52″ W / 43.27472222°N,2.94777778°W / 43.27472222; -2.94777778Koordenatuak: 43° 16′ 29″ N, 2° 56′ 52″ W / 43.27472222°N,2.94777778°W / 43.27472222; -2.94777778
Arangoiti hemen kokatua: Euskal Herria
Arangoiti
Arangoiti
Arangoiti hemen kokatua: Bizkaia
Arangoiti
Arangoiti
Arangoiti (Bilbo) hemen kokatua: Bilbo
Arangoiti (Bilbo)
Arangoiti (Bilbo)
Arangoiti (Bilbo) (Bilbo)
Azalera 0,13 km²
Demografia
Biztanleria 4.625 (2006)
Dentsitatea 35.577 biztanle/km²
Auzotarra arangoititar
Posta kodea 480XX

Arangoiti Bilboko auzoa da. Bilboko lehen barrutian kokaturik dago, Deustukoa, alegia. Banderas mendiaren magalean kokaturik, itsasoaren mailatik 100-150 bat metrora. Bilbo iparraldeko ikuspegi ederra dago auzo honetan. Auzoak 4.625 biztanle dauzka eta 12,79 hektareako azalera. Guztira 362 biztanle bizi dira hektareako. Auzoaren hegoaldean Buena Vista etxebizitza multzoa dago, auzoaren erdigunetik banandua. Azken urteetako immigrazio prozesuaren eraginez, hainbat etorkin etorri da auzora bizitzen (etxebizitzek eskaintzen dituzten prezio merkeak direla eta.

Azken urteetan auzoaren iparraldean babes ofizialeko etxebizitzak eraiki dira, eta horrez gain, txalet urbanizazio berri bat, "Deustuko begiratokia" izenez ezaguna. Gainera, Enekuriko sarbide berria egitearekin batera, auzorako sarbideak hobetu dira eraikitako errepide berri batekin.

Arangoiti Basurtutik ikusita.

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arangoiti Bilbo erdigunearekin Bilbobusen 01 lineak lotzen du. Auzokoen kexa nagusia betidanik izan da garraioa, horregatik 2005. urtean aipaturiko autobus linea horren maiztasuna 30 minututik 15 minutura handitu zen. Horrez gain, linea Buena Vistako auzuneraino luzatu zen, eta bertan 30 minutuko maiztasuna eskaintzen du.

Deustuko San Pedrorekin batzen duen igogailua ere badago, Bilbo hiriak malda gehiegiko auzoetara heltzeko eraikitako lau igogailuetako bat. Dena den, igogailu zerbitzuaren emakidun enpresak urteetan zehar eginiko mantenu-lan eskasa dela eta, igogailua maiz matxuratu ohi da. 2006. urtean zehar igogailua asteetan zehar egon zen ibili gabe. Horrek eraginda, udalak mikrobus zerbitzu bat jarri zuen auzoa eta Deustuko San Pedro batzeko.

Línea Ibilbidea Maiztasuna (minututan)
01 Arangoiti - Plaza Biribila 15´
A6 Arangoiti - San Pedro Plaza 15´
G8 Arangoiti - Plaza Biribila 30´

Kale garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ganekogorta kalea
  • Jata Mendia kalea
  • Araneko kalea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo