Edukira joan

Urotz

Koordenatuak: 42°48′27″N 1°29′21″W / 42.8075°N 1.4892°W / 42.8075; -1.4892
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Lizoainibarko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrotz (argipena)».
Urotz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Sortzez Garbiaren eliza, herriaren goialdean
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaLizoainibar-Arriasgoiti
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaUroz/Urotz
Posta kodea31485
Herritarrauroztar
Geografia
Koordenatuak42°48′27″N 1°29′21″W / 42.8075°N 1.4892°W / 42.8075; -1.4892
Garaiera545 metro
Distantzia16,7 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria52 (2022)

Urotz[1][a] Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Lizoainibar ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

2022 urtean 52 biztanle zituen.

Bertako biztanleak uroztarrak dira.

Urotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Vroz (1234)
  • Urroz (1234)
  • Urotz (1268)
  • Hurroz (1280)
  • Uroz (1366)
  • Huroz (1366)
  • Uros (1397)
  • Vroz (1591)
  • Uroz (1800)
  • Urotz (1990)

Urotz Lizoainibar ibarran dago.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizoainibar Pirinioaurreko ibarra da, Eguesibar eta Longida lotzen dituen lautada da. Ibaia zeharkatzen du Erro ibaiak, Irati-Aragoi ibaiaren adarrak.

Ibarreko klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800 mm eta 1 000 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.

Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizoainibarren dagoen Beortegi herrian, itsasoaren mailatik 580 metrora, Nafarroako Gobernuak 1998n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


    Datu klimatikoak (Beortegi, 1998-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.6 21.9 24.7 29.0 35.0 39.4 38.1 39.9 36.5 29.6 21.8 17.2 39.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.6 10.0 13.4 15.9 19.9 25.4 28.2 28.3 24.2 18.9 12.0 9.0 17.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.3 4.9 7.9 10.2 13.6 17.9 20.2 20.4 17.1 13.1 7.7 4.7 11.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.8 0.6 2.8 4.7 7.4 10.9 13.0 13.4 11.0 8.3 4.0 1.1 6.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.9 -10.0 -9.8 -3.8 -1.1 2.3 5.2 6.2 2.1 -1.9 -7.3 -12.4 -12.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 96.6 85.4 96.7 85.2 69.5 54.2 38.1 33.2 57.2 77.0 105.0 80.8 878.9
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 67.5 42.9 42.9 46.9 66.6 55.2 51.3 36.2 72.0 96.8 58.3 53.2 96.8
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Antzinako jaurerri-lekua, Tibalt I.a Nafarroakoa erregeak beste batzuekin batera Tota Errodrigetzeri 1234n besterendua, Cortes hiribilduaren truke.

1835-1845eko udal-erreformetara arte, Lizoainibarko diputatuak eta herriko bizilagunen artean aukeratzen zen erregidoreak gobernatzen zuten lekua. Haien atzean haran eta herria zuzenbide komunaren mende geratu ziren. XIX. mendearen erdialdera, parrokoa aurkezteko eskubidea bizilagunena zen. XX. mendearen hasieran Urotzen Rural Kutxa bat sortu zen.

2022 urteko erroldaren arabera 52 biztanle zituen Urotzek.[5]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
35 35 29 28 37 36 40 43 46 52 51 45 41 43 41 39 42 38 36 39 39
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Lizoainibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurre ibarretik Eguesibar eta Longida ibarrekin eta Pirinioaurreko Eguesibar eta Longida ibarrekin hitz egiten zena.[6]

Koldo Zuazok, 2010ean, Lizoainibar atzerakada-eremuan sailkatu zituen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]

Urozko azpieuskalkia pirinioaurrera da.[8]

Euskararen Foru Legea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Lizoainibar-Arriasgoiti eremu mistoko udalerria da. 2010eko erroldan, herritarren % 10,62ek zekien euskaraz.

  • Sortzez Garbiaren jaiak: urriaren lehen asteburuan

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /uɾót͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Urotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Beortegi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Beortegiko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. «Urotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  7. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  8. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. pirinioaurrera.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]