Arriasgoiti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arriasgoiti
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
NFA - Ozkaritz.jpg
Ozkaritz; atzealdean Zalba eta Zuntzarren
Arriasgoiti bandera
Bandera

Arriasgoiti armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaEscudo de Sangüesa.svg Zangoza
EskualdeaPirinioaurrea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaIrati
UdalerriaLizoainibar-Arriasgoiti
Izen ofizialaArriasgoitiko bandera.svg Arriasgoiti
Posta kodea31485
Ibartarraarriasgoitiar
Geografia
Koordenatuak42°51′24″N 1°27′30″W / 42.85657169°N 1.45824976°W / 42.85657169; -1.4582497642°51′24″N 1°27′30″W / 42.85657169°N 1.45824976°W / 42.85657169; -1.45824976
Azalera23,45 km²
Garaiera525-1029 metro
Distantzia29,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria53 (2021: Red Arrow Down.svg 0)
Dentsitatea2,26 biztanle/km²
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 20,60 (2018: Green Arrow Up.svg %9,98)

Arriasgoiti[3][a] Euskal Herriko udalerri zaharra eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioaurrea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 29,2 kilometrora. Altuera 525 eta 1029 metro artekoa da, eta 23,45 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 53 biztanle zituen.

Bertako biztanleak arriasgoitiarrak dira. Ibarburua Zuntzarren herria da.

1943tik Lizoainibar-Arriasgoiti udalerrian dago, ondoko Lizoainibar ibarrekin batera.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriasgoiti toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Arrascoyti (1366)
  • Arriascoyti (1366)
  • Arriasguoyti (1366)
  • Arriasquoyti (1366)
  • Val de Arriasgoiti (1534)
  • Valle de Arriasgoiti (1800)
  • Arriasgoiti (1802)
  • Arriasgoiti (1829)
  • Arriasgoiti (1974)
  • Arriasgoiti (1996)

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriasgoiti toponimoari buruz esan daiteke lekuizena euskaratik datorrela, goiti atzizkiak "garaia" esan nahi baitu. Lehen terminoa ilunagoa da. Arriasgoiti Lizoainibar baino garaiagoa da eta Erroibaiaren ibilbidean zehar dago; agian hortik dator izena (Erro > Arro > Arri > Arria?).

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriasgoitiko armarriak Zuntzarren ibarburuko armarria da eta honako blasoi hau du:[5]

« Hondo gorri batez eta aurrean dorre batez osatuta dago, arku batekin azpian »

Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriasgoitiko banderak Arriasgoitiko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioa eta Pirinioaurrearen artean kokatua, trazadura irregular eta bihurgunetsu baten bidez konektatzen ditu bi sistemak. Erroibaiak ibarra sortu zuen.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriasgoiti Pirinioen (Erroibar) eta Pirinioaurrearen (Lizoainibar) arteko trantsizio-ibarra da, haitzarte estuak eta desnibel nabarmenak dituena. Ibaia zeharkatzen du Erroibaiak, Irati-Aragoi ibaiaren adarrak.

Ibarreko klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800 mm eta 1 000 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.

Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriasgoitin dagoen Zalba herrian, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1993n jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]


  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Zalba, 1993-2020)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.0 25.0 28.0 31.0 38.5 37.5 39.6 35.0 29.2 22.0 17.2 39.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.1 9.3 12.5 15.6 19.1 24.3 27.1 27.3 23.4 18.4 11.7 8.6 17.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.4 4.9 7.6 10.6 13.7 18.1 20.5 20.4 17.2 13.2 7.9 4.8 12.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.8 0.6 2.7 5.6 8.3 11.9 13.9 13.5 10.9 8.1 4.1 1.1 6.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4.6 -4.5 -2.2 0.6 2.6 6.8 9.3 8.5 5.3 1.0 -2.3 -4.1 -4.6
Batez besteko prezipitazioa (mm) 118.8 100.2 94.8 92.3 74.5 54.9 38.4 39.6 64.7 80.1 121.0 108.5 987.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 2.3 45.7 63.6 62.8 50.0 81.8 72.9 74.0 64.0 74.8 47.8 95.5 95.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 15.1 13.9 13.1 14.3 12.8 7.9 6.1 6.3 8.6 11.9 15.7 15.0 140.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.7 4.4 2.4 0.9 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.6 2.6 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriasgoitiko herrien mapa

Arriasgoitik 3 leku ditu:

Bestalde, etxalde bat da ibarran.

Gainera, ibarran 7 herri hustu daude:


Arriasgoiti ibarreko herriak

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroibai gaineko Zuntzarrengo zubiko eraikuntza, 1953. urtean

Ez dago argi ibarra noiz sortu ziren, baina Burdin Aroaren amaierako aztarna ugari aurkitu dira Lizoainibarren. Aro honetako aztarna arkeologiko batzuk daude Muru herri hustuan, Lizoaingo hego-ekialdean dagoen muino batean. Bertan, tornuan egindako ontzien zatiak aurkitu ziren, K. a. 800. urtetik kokaleku bat zegoela baieztatzen dutenak.[8]

Gainera, Erroibar (Errotaldeko leizea, Loizun) eta Eguesibar (Urriko herria, Eguesen) inguruetan ere badira Burdin Aroko historiaurreko aztarnak. Loizuren kasuan, halaber, Nafarroako gizaki zaharrago baten hezurrak daude, 11 700 urte lehenagokoak: Loizuko gizona.[9]

XIX. mendearen lehen erdira arte, ibarreko diputatu bat aukeratzen zuten guztien artean, eta, gainera, herri bakoitzak bere justizia zuen; Aginaga herriko administrazioa bakarrik zen berezia, jaurerriak zelako. 1835-1845eko udal-erreformekin, Arriasgoiti zuzenbide komuneko udala bihurtu zen. Bertako udal-batzarra egun horretan egiten zen Zuntzarrenen.

XIX. mendearen erdialdean, Galdurotz eta Amokain Nafarroako Foru Aldundiaren aurreko prozesu batean murgilduta zeuden, Artzibarren banandu eta Arriasgoitin eta Eguesibarren sartzeko, hurrenez hurren. Galdurotz eta Amokain eta Artzibarreko gainerako herrien artean "Arriasgoiti jarria izateagatik" egiten zutela argudiatu zuten. Bereizketa XIX. mendearen amaieran gertatu zen azkenean, eta Galdurotz Arriasgoitiko zati bihurtu zen.

1953an, Erro-Arriasgoiti errepidean, Zuntzarrendik igarotzean, hormigoizko zubi bat eraiki zen Erroibaiaren gainean, ibarra isolatzeko.

Ibarra abeltzaintzatik eta nekazaritzatik bizi zen, baina baldintza naturalak ez ziren egokiak bi landa-jarduera horietan (orografia malkartsua eta estua). Hori dela eta, Nafarroa Garaia industrializatu zenean, landa-eremuko exodo handi baten mende geratu zen, eta guztiak jenderik gabe geratu ziren, hiru herri izan ezik: Urritzelki, Zalba eta Zuntzarren. Horrela, 1943an, 116 biztanlerekin, Arriasgoiti udalerria Lizoainibarrekoak xurgatu zuen, eta Lizoainibarran integratu zen.[10]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021 urteko erroldaren arabera 53 biztanle zituen Arriasgoitik.[11]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
363 366 358 324 344 321 342 312 232 167 116 95 82 46 42 41 39 37 53
Arriasgoitiko leku eta etxaldeetako biztanleriaren banaketa 2020an

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriasgoiti ez da udalerri independente gisa eratzen, Lizoainibar-Arriasgoitin baizik. Hori dela eta, ez du udal propiorik eta erabaki guztiak Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalaren menpe daude. Gainera, herriek ere ez dute erabakitzeko ahalmenik, kontzeju izaera 1973an kendu baitzitzaien, populazio murritzegia zutelako.

Hala ere, eta betebeharretatik kanpo, Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, sei zinegotziez gain, leku bakoitzak udaletxean ordezkari bat izendatzea aurreikusten du. Arriasgoitin, hauek dira:

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Arriasgoitik ez du garraio publikoko zerbitzurik.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera: «artzibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Arriasgoitiko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin.[12]

Koldo Zuazok, 2010ean, Arriasgoiti atzerakada-eremuan sailkatu zituen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[13]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Artzibarrera azpieuskalkian (Arriasgoitiko aldaera). Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Arriasgoitiko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /ariasɣ̞óiti/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Arriasgoiti - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  5. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zalba» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Zalbako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. Nafarroako Entziklopedia Handia | MONTEMURU. (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  9. 'Loizuko gizona', 11.700 urte baino gehiagorekin, Nafarroan aurkitutako gorpuzki zaharrena bihurtu da. Nafarroako Gobernua.
  10. Nafarroako Entziklopedia Handia | LIZOAINIBAR. (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  11. «Arriasgoiti» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  12. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  13. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]