Urritzelki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urritzelki
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
NFA - Urritzelki.jpg
Herriko aireko ikuspegia ekialdetik

Urritzelkiko armarria.svg
Armarria


Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaLizoainibar-Arriasgoiti
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaUrritzelkiko armarria.svg Urricelqui/Urritzelki
Posta kodea31484
Herritarraurritzelkiar, urrizelkiarrak
Geografia
Koordenatuak42°52′12″N 1°28′15″W / 42.87°N 1.4707°W / 42.87; -1.470742°52′12″N 1°28′15″W / 42.87°N 1.4707°W / 42.87; -1.4707
Garaiera588 metro
Distantzia31,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria11 (2020: Red Arrow Down.svg 0)

Urritzelki[1][a] (artzibarreraz: Urrizelki)[b] Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Arriasgoiti ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

2020 urtean 11 biztanle zituen.

Bertako biztanleak urritzelkiarrak (artzibarreraz: urrizelkiarrak) dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urritzelki edo Urrizelki beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Urricelque (1262)
  • Vrricelque (1280)
  • Urrucelqua (1300)
  • Vrricelqui (1303)
  • Vrriçelque (1366)
  • Urriçelqui (1366)
  • Urricelque (1591)
  • Urricelqui (1767)
  • Urricelgui (1829)
  • Urritzelqui (1911)
  • Urrizelki (1966)
  • Urritzelki (1990)

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urritzelkiko armarriak honako blasoi hau du:[3]

« Hondo zuri batez eta aurrean zuhaitz batez osatuta dago, zaldun batekin ezpata batek zeharkatzen du azpian »

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urritzelki Arriasgoiti ibarran dago.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriasgoiti Pirinioen (Erroibar) eta Pirinioaurrearen (Lizoainibar) arteko trantsizio-ibarra da, haitzarte estuak eta desnibel nabarmenak dituena. Ibaia zeharkatzen du Erro ibaiak, Irati-Aragoi ibaiaren adarrak.

Ibarreko klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800 mm eta 1 000 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.

Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriasgoitin dagoen Zalba herrian, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1993n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]


  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Zalba, 1993-2020)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.0 25.0 28.0 31.0 38.5 37.5 39.6 35.0 29.2 22.0 17.2 39.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.1 9.3 12.5 15.6 19.1 24.3 27.1 27.3 23.4 18.4 11.7 8.6 17.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.4 4.9 7.6 10.6 13.7 18.1 20.5 20.4 17.2 13.2 7.9 4.8 12.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.8 0.6 2.7 5.6 8.3 11.9 13.9 13.5 10.9 8.1 4.1 1.1 6.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4.6 -4.5 -2.2 0.6 2.6 6.8 9.3 8.5 5.3 1.0 -2.3 -4.1 -4.6
Batez besteko prezipitazioa (mm) 118.8 100.2 94.8 92.3 74.5 54.9 38.4 39.6 64.7 80.1 121.0 108.5 987.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 2.3 45.7 63.6 62.8 50.0 81.8 72.9 74.0 64.0 74.8 47.8 95.5 95.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 15.1 13.9 13.1 14.3 12.8 7.9 6.1 6.3 8.6 11.9 15.7 15.0 140.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.7 4.4 2.4 0.9 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.6 2.6 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean, Errealengo jaurerria zen, eta, 1280an, hiru gari-zaldi eta garagar- edo olo-zaldi behar zituen urtean. Leonor I.a Nafarroakoa printzesak bere errentak 1474an eman zizkion Oger Gurpideri.

Arriasgoiti ibarrekoa izan zen, XX. mendera arte, non Arriasgoiti Lizoainibarrera sartu baitzen. 1835-1845eko udal-erreformak arte, ibarreko diputatuak (Arriasgoitikoak) herriko bizilagunen artean aukeratzen zen erregidoreak gobernatzen zuten. Gero, Urritzelki, udalerri osoa bezala, erregimen komunaren mende jarri zen. Elizari dagokionez, erretorea aurkezteko eskubidea XIX. mendean herritarren artean egoteari zegokion. 1802an esaten zen irin-errota zutela Erro ibaiaren gainean. XX. mendearen hasieran landa-kutxa bat eratu zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020 urteko erroldaren arabera 11 biztanle zituen Urritzelkik.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
8 8 7 5 6 7 8 11 10 10 10 11 14 14 13 13 13 12 11 11 11

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Arriasgoitiko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin eta Pirinioaurreko Eguesibar eta Longida ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Arriasgoiti atzerakada-eremuan sailkatu zituen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]

Urritzelkiko azpieuskalkia artzibarrera da, eta, zehazki, Arriasgoitiko aldaera.[9]

Euskararen Foru Legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Lizoainibar-Arriasgoiti eremu mistoko udalerria da. 2010eko erroldan, herritarren % 10,62ek zekien euskaraz.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /urit͡s̻élki/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /uris̻élki/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Urritzelki - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zalba» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Zalbako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Urritzelki» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  9. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Artzibarrera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]