Vladimir Zhirinovski
Vladimir Volfovitx Zhirinovski (errusieraz: Влади́мир Во́льфович Жирино́вский; Almaty, 1946ko apirilaren 25a - Mosku, 2022ko apirilaren 6a) politikari errusiar polemikoa izan zen, Errusiako Alderdi Liberal Demokratikoko burua.
Partidu horren ideologiak ez dauka liberalismoarekin zerikusi handirik, nazionalismo, populismo eta inperialismo koloreko ideiak dituen politika egiten baitu.
Zhirinovskik antzinako Sobietar Batasuneko herriekin aliantzak bultzatzen ditu berriz bildu daitezen. Alaska berriz indarrez hartzearen alde agertu da, Iran eta Ekialde Ertain guztia okupatzearen alde agertu den bezala, bere iritziz, terrorismoarekin amaitu eta bakea ezartzeko. Errusiako hondakin nuklearrak Alemaniara bidaltzea ere proposatu du haizagailu handi batzuk erabiliz. Adolf Hitleren gobernua goratu izan du eta ustezko etsaien aurka arma nuklearrak erabiltzea gomendatu ere bai. Publikoki adierazpen antisemitak egitearren da ezaguna.
Zhirinovski Almatyn jaio zen, Kazakhstango hiriburua (Sobietar Errepublikakoa orduan). 1964ko uztailean, , Zhirinovski Moskura joan zen bizitzera eta Moskuko unibertsitatean (MSU) ikasketak hasi eta 1969an graduatu zen. Ondoren, 70. hamarkadako lehenengo zatian Tbilisi-n izena eman zuen soldadutza egiteko. Zuzenbide ikasketak burutu eta hainbat batzordetan lan egingo zuen. 1998an MSU-k Filosofian Doktore titulua eman zion. 80. hamarkadan egin zuen lanak ez zuen garrantzia handiegirik izan garapen politiko sobietarrean. Politikan parte hartzea pentsatu bazuen ere, 1989an egindako saiakerak baztertuak izan ziren.
Partidu Liberal Demokratikoaren fundatzaileetako bat izan zen. 1990eko lehendakaritzarako hauteskundeetan botoen 8%a jaso zuen.
2003ko parlamenturako hauteskundeetan izandako garaipenaren ondoren, bere partidua hirugarren gelditu baitzen, 2004ko presidentetzarako hauteskundeetan Vladimir Putinekin lehiatuko zela adierazi zuen. 2007an hirugarren postuari eutsi zion.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Errusiako Partidu Liberal Demokratikoa (Errusieraz)