Yoko Ono

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yoko Ono
Yokoono2.jpg
Bizitza
Izen osoa小野 洋子
JaiotzaTokio1933ko otsailaren 18a (88 urte)
Herrialdea Japonia
 Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaTokio
New York
Londres
Talde etnikoaJaponiar estatubatuarra
Lehen hizkuntzajaponiera
Familia
AmaYa ja
Ezkontidea(k)Toshi Ichiyanagi (en) Itzuli  (1956 -  1962)
Anthony Cox (en) Itzuli  (1963ko ekainaren 6a -  1969ko otsailaren 2a)
John Lennon  (1969ko martxoaren 20a -  1980ko abenduaren 8a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaGakushuin University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
japoniera
Jarduerak
Jarduerakbakearen aldeko aktibista, abeslaria, musikaria, artista, musikagilea, performancelaria, margolaria, estudioko musikaria, zinema zuzendaria, argazkilaria, eskultorea, conceptual artist (en) Itzuli eta artista bisuala
Lantokia(k)New York
Amsterdam
Montreal
Japonia eta Londres
Lan nabarmenakWish Tree for Washington, DC (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
InfluentziakAllan Kaprow (en) Itzuli
MugimenduaFluxusa
Genero artistikoarock
Fluxusa
Shibuya-kei (en) Itzuli
experimental music (en) Itzuli
electronica (en) Itzuli
popa
new wave musika
Abangoardismoa
Arte kontzeptuala
dancea
rock alternatiboa
musika elektronikoa
vanguard (en) Itzuli
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
DiskoetxeaApple Records (en) Itzuli
Astralwerks
Polydor Records
Geffen Records
Rykodisc (en) Itzuli

imaginepeace.com
IMDB: nm0648780 Allocine: 20604 Allmovie: p54134 TV.com: people/yoko-ono IBDB: 392134
Facebook: YokoOno Twitter: yokoono Instagram: yokoono MySpace: officialyokoono Youtube: UCuVqmTud-MTtn01ZXpDnu6w Flickr: yokoonoofficial Bandcamp: yokoonoSouncloud: yokoono Spotify: 2s4tjL6W3qrblOe0raIzwJ iTunes: 321559 Last fm: Yoko+Ono Musicbrainz: b0b33754-a664-43b7-ba00-be0dc4ec2396 Songkick: 399524 Discogs: 42754 Allmusic: mn0000521704 Deezer: 174087 Edit the value on Wikidata

Yoko Ono Lennon (japonieraz: 小野 洋子 edo オノ・ヨーコ Ono Yōko?, 1933ko otsailaren 18, -) Tokion jaiotako artista abangoardista da. John Lennonen bigarren emaztea eta musa izan zen. Gibraltarren ezkondu ziren 1969ko martxoaren 20an.

Ibilbide artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yoko Onok izen handia hartu zuen 60.eko hamarkadan Fluxus korrontean sartu zenean. Punkaren hasieran eragin handia izan zuela esaten duena ere bada. Arte kontzeptualaren bozeramale, Yokok artearen esentzia ideia bera dela uste du eta ideia horrek fisikoki ikusten duguna edo artelana egiteko erabili den teknikak baino garrantzi handiagoa duela. Edukia, mezua, pentsamenduaren estimulua eta kritika artea dira. Yoko Onok antolaturiko kontzertuan, ikusleek imajinatu behar zuten entzuten ari ziren musika. Grapefruit marrazki liburua editatu zuen eta Fly pelikula kontzeptuala eta disko esperimentalak egin ere bai.

Azpimarratu behar ditugu Plastic Ono Band, Fly, Approximately Infinite Universe (70.eko hamarkadan) eta Season Of Glass (80.eko hamarkadan). 90.eko hamarkadan beste bi diska editatu zituen, kritikak oso ondo baloratuak: Rising eta Blueprint For A Sunrise. Walking On Thin Ice eta Never Say Goodbye oso arrakastatsuak izan ziren.

John Lennonekin batera ere egin zituen hainbat lan: Unfinished Music 1: Two Virgins, Unfinished Music 2: Life With The Lions, Wedding Album, Sometime In New York City: Live Jam, Double Fantasy eta hil ondorengo Milk&Honey. Azken urteetan aurreko lanak berreditatzen aritu da eta arrakasta handia lortu du bere lanak. Askatasuna, bakea, arrazakeriaren aurkakotasuna, homofobia eta eguneroko sentsazio txikien balorazioa dira bere gaiak.

Yoko Ono Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahien zuhaitza-Yoko Ono (Guggenheim Bilbo)

2014ean, Onok 81 urte zituela, Bilboko Guggenheim Museoan Yoko Ono: half-a-wind-show. Atzera Begirakoa erakusketak zenbait atal tematikotan sailkatutako 200 lan inguru jaso zituen: instalazioak, objektuak, filmak, marrazkiak, argazkiak, testua, audioa eta iraganean egindako performanceei buruzko dokumentazioa.[1][2] Onoren "Bilborako nahien zuhaitza" lana erakusketa irauknkorrean dago. 1996an hasi zuen lan-sorta bateko parte da lan hau. Japoniako ohitura historiko eta erlijioso batean du jatorria: otoitzak eskegitzen dituzte zuhaitz, zuhaizka zein banbu landaretan. Ikusleek une zehatz batzuetan “bakea”ren aldeko mezu bat idazteko eta ondoren zuhaitzean zintzilikatzeko aukera dute. Mezu horiek geroago artistari igorri eta gehituko ditu Reikiavik-en duen Imagine Peace Tower, 2007 proiektuan, John Lennonen omenez sortutako argi-instalazioan.[3][4][5]

Oinarrizko eskolan, japoniar haur guztiek otoitz bat abesten zuten, non gerlari batek zazpi ezbehar eta zortzi sufrimendu zeharkatu nahi zituen, mundua hobetzen laguntzeko. Sinestezina iruditzen zitzaidan. Nik horrelakoa izan nahi nuen. Denborarekin, ahaztu egin zitzaidan otoitz hori, eta zorigaitz asko gertatu zitzaizkidan, harik eta une batean hori gehiegi zela uste nuen arte, eta "nahikoa da!" Esan nuen arte. Zazpi zorigaitz eta zortzi sufrimendu horiek zazpi zoriontasun eta zortzi altxor bihurtu nituen, hemen irudikatuak "(japoniar kaligrafiaren karaktereetan). Euskadiko hiri eder honi, Bilbori, egiten diodan ekarpena dira.[6]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yoko Ono Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Guggenheim Bilbao Museoa | Yoko Ono» yokoono.guggenheim-bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  2. (Gaztelaniaz) TORRES, LAURA G.. (2014-03-08). «Retrospectiva en el Museo Guggenheim de Bilbao | Yoko Ono, la artista pese a John Lennon» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  3. «Bilborako nahien zuhaitza | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  4. (Gaztelaniaz) «'El árbol de los deseos' de Yoko Ono recoge anhelos de los visitantes del Guggenheim» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2019-12-31 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  5. Arnaiz, Ainhoa Larrabe. «Zintzilikatutako nahien zain» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  6. (Gaztelaniaz) EFE. (2014-03-13). «Yoko Ono seduce a Bilbao» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]