Ainar arrunt
| Ainar arrunt | |
|---|---|
| Ainar arrunta | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Plantae |
| Kladoa: | Angiospermae |
| Kladoa: | Eudicotyledoneae |
| Kladoa: | Asteridae |
| Ordena: | Ericales |
| Familia: | Ericaceae |
| Generoa: | Calluna |
| Espeziea: | C. vulgaris (L.) Hull |
Ainar arrunta (Calluna vulgaris), txilar arrunta ere deitua, ericaceae familiako landare loreduna da. Calluna generoko espezie bakarra da. Mulua edo zuhaixka txikia da, gehienean 20 eta 100 cm arteko luzera duena[1]. Europa, Iparraldeko Afrika eta Asia Txikiko lur azido eta ongi drainatuetan hazten da, eguteran edo erdi-itzalpean.
Eduki-taula |
Ezaugarriak [aldatu]
Ainar arrunta 20 eta 100 cm arteko kamefitoa da. Adar ugariak oinetik bertatik ateratzen zaizkio. Hostoak 1-3 (3,5) mmkoak, gezi-formakoak, tolestuak eta peziolorik gabekoak dira eta, adar antzuetan batez ere, lau ilaratan trinkoki teilakaturik antolatzen dira.
Ekaina eta urria bitartean, hostoen galtzarbeetan, arrosa-koloreko lore asko ematen ditu. Kalizak 3-4 mmko lau sepalo ditu, arrosa-kolorekoak edo, batzuetan, zuriak. Korola 2-3 mmkoa, arrosa-kolorekoa, lau gingil luzanga-lantzeolaturekin. Lorezil inklusoak eta antera apendikulatuak. Obulutegi iletsua.
Fruitua (kapsula) 1-2,5 mmkoa, hazi ugarirekin[1][2].
Banaketa [aldatu]
Europa, Afrikako ipar-mendebaldean (Maroko, Mauritania) eta Anatolian banaturik dago. Ipar Amerikan sartua izan zen eta bertakoturik dago. Euskal Herrian itsas mailatik mendi garaienetaraino (2.000 m) hedaturik dago. Hegoalderantz joan ahala urrituz doa[1].
Ekologia [aldatu]
Lurzoru azidoko txilardi, sastrakadi, larre eta baso bakanetan hazten da.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b c Fernando Pedro PEREZ: Ainarra arrunta Euskal Herriko zuhaixkak
- ↑ Calluna vulgaris Flora Iberica