Archaeopteryx
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Archaeopteryx lithographica
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
|
|
||||||||||||
|
||||||||||||
Archaeopteryx generoko hegazti fosilez esaten da. Duela 150 milioi urte bizi izan ziren. Oiloa baino zerbait txikiagoa zen, barailan hortzak zituen eta oso begi handiak. Aurreko gorputz-adarretan hiru behatz zituen azazkalekin, bizkarrezurra isats luze batez bukatua, eta isatsa, enborra eta lau gorputz-adarrak luma luzez estaliak zituen. Ezagutzen den hegaztirik zaharrena da, eta hegazti eta narrastien bitartekotzat jotzen da. Bavariako Solenhofenen aurkitu zen 1860an lehen aldiz.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.