Bankia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bankia
Bankia Logo.JPG
Sektorea Bankua
Sorrera 2010
Egoitza Madril eta Valentzia
Presidentea José Ignacio Goirigolzarri
http://www.bankia.com
Bankia Madril.

Bankia izena, Banco Financiero y de Ahorros banketxeak erabilitako izen komertziala da, Espainiako lehen etxe-bankua da, 485.900 miloiko bolumena eta 328.000 milioi euroko aktiboa dituena.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Bankia

Bankua 2010eko abenduaren 3an sortu zen. Zazpi kutxen bateratzea 4 hilabetetan burutu zen (integrazio agiria 2010eko uztailaren 30ean sinatu baitzen). Bankia, Espainiako zenbait tokitan buru ziren kutxen elkarketaren ondorioz sortzen da. Hauek dira kutxak, parte-hartzearen arabera:

[aldatu] Negozio arloak

Bankiako jarduera ekonomikoa hainbat arlotan garatzen da: bezero eta enpresentzako prestakuntzak, aktiboen kudeaketa, merkatu-kapitalak eta banku pribatua, beti kalitaztezko zerbitsuak eta finantza produktuak eskainiz, bai estatu mailan eta baita nazioarte mailan ere.

Bankiak sukurtsal-sare garrantzitsua du: Beijing, Dublin, Lisboa, Londres, Miami, Milan, Munich, Oporto, Paris, Shangai, Varsovia eta Vienan dago; Espainiar Estatuan, 6 autonomia-erkidegotan merkatu buru bezala azaltzen da.

Elkartea, hainbat enpresa desberdin eta garrantzitsuen parte da, 5.500 milioitan baloratutako akzioekin (2011ko urtarrilaren 31ko datuak).

[aldatu] Egoitza/Kokapena

Lan-egoitza Madrilen izan arren, bankuaren kokapen soziala zein ordezkarien helbidea Valentzian dago. Presentzia handiko taldea da Espainia osoan. Europar Batasunean ez ezik beste herrialde eta kontinente batzuetan ere dago (Txinan eta Estatu Batuetan, adibidez).

[aldatu] Burtsa

Entitatea burtsara aterako da, neurri estrategiko bezala, bere proiektua berrindartzeko, inbertsore berriak bereganatzeko eta kapitala sendotzeko. 2011ko uztaila hasieran, burtsara ateratzeko prozesua hasi zuen, eta akzioak uztailaren 20an kotizatzen hastea espero da. Hasieran akzioak saltzeko ezarritako prezioa 4,40 eta 5,05 euro artekoa bazen ere, uztailaren 18an behin-betiko irteera prezioa 3,75 eurotan ezarri zen, nazioarteko inbertsoreen arreta eskuratzeko helburuarekin[1].

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak



Aipuaren errorea: <ref> etiketak badaude, baina ez da <references/> etiketarik aurkitu; $2

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak