Chapo Guzmán

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Chapo Guzmán edo Joaquín Archivaldo Guzmán Loera (La Tuna, Badiraguato, Sinaloa, 1954ko abenduaren 25a edo 1957ko apirilaren 4a) Mexikoko droga trafikatzailea da, Sinaloako karteleko burua. Egun, munduko droga trafikatzaile boteretsuenetakoa da, AEBetako Altxor Departamentuaren arabera.

1970eko hamarkadaren amaieran hasi zen nabarmentzen Guzman Loera drogen trafikoan. Hurrengo hamarkadan, Miguel Ángel Félix Gallardok droga trafikoen logistika utzi zuen Guzman Loeraren esku, eta horrek begiratzen zuen drogak Kolonbiatik AEBetara ailegatzen zirela, lurrez, airez eta urez izan. Félix Gallardo atzitu ondoren, Guzman Loerak Sinaloa kartel osoaren gaineko kontrola hartu zuen.

Guzman Loera 1993an atzeman zuten, Guatemalan. Hala ere, 2001eko urtarrilean ihes egin zuen espetxetik. Sinaloako kartela bere esku egonda, Guzman Loera saiatu zen Ciudad Juarezko pasabidea bereganatzen, Juarezko kartelaren menpe zegoena. Guzman beste capo batzuekin bildu ondoren, Rodolfo Carrillo Fuentes Juarezko karteleko burua hil zuten 2004ko irailean.

Golkoko kartelaren kontra borrokatu ondoren, Sinaloako kartelaren arteko gerra piztu zen 2008an, hau da, Guzman Loeraren Beltrán Leyva anaien artekoa.


Biografia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.