Disko itxurako hilarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Disko itxurako hilarria edo hilarri biribilak Magreben, Sirian, Suedian, Frantzian[1], Italian, Espainian, Portugalen[2], Turkian, Errusian, Norvegian[3], baina, batez ere, Euskal Herriko hilerrietan hildakoen oroitzapenezko monumentua da[4][5].

Ezagutzen ditugun lehendabizikoak XVI. mendea baino zaharragoak dira, batzuen ustez Goi Erdi Arokoak[5].

Disko itxurako hilarrien gertu, sarritan taula itxurako hilarriak eta gurutze klasikoak aurkitu daitezke.

Ainhoan dagoen disko itxurako hilarria

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

Euskal Herrian, gainean iduki trapezoidal duen zirkulu-formako harriak osatuta dago. Zirkulua apaintzeko lauburuak, irudi geometrikoak (eguzki-ikurrak adibidez) edo ikur kristauak (IHS edo Andra Mariarekin lotuak) edo irudi begetalak (arbolak) erabiltzen dituzte[6]. Hildakoaren izenak ez du agertzen, baina batzuetan familiarena.

[aldatu] Tipologia

Hilarriak apaingarri hauek izan ditzake:

  1. ikur geometrikoak, normalean hilarria lau edo zortzi aldeetan banatzen dutenak (markatuak zein inplizituak), Nafarroako armarriaren antza duen espazio-egitura;
  2. floroi bakarra;
  3. lauburua zein biraketa adierazten duen beste ikurra;
  4. beste irudi espezifikoagoak.

Euskarrian floroi txikiagoa, kristau-gurutzea edo testu bat gehitu daiteke.

[aldatu] Ikur-geometrikoak

Ikur geometrikoek hilarria lau edo zortzi aldeetan banatzen dituzte. Laurdenak egiteko gurutze bat erabiltzen da:

Nekeza edo sinpleak izanda, batzuetan, beste bigarren gurutze diagonalak irudia osatzen du.

Alde bakoitza izarrek, ilargiek, gurutzeek, floroiek edo beste motako ikurrek apainduta dago, aldez-alde ezberdinak izan daitezkeenak. Batzuetan, hildakoaren lanbidea adierazteko lanabesak egiten dituzte, nahiz eta izena gutxitan grabatu. Gora begira dauden estilizatutako eskuak ere aurkitu daitezke.

[aldatu] Floroiak

Hilarri asko floroi bakar batek apainduta daude. Orduan simetriaren ordena sei da. Hona hemen sarriago dagoitezkeenak:

  • Sei erreinu hostoek osatutako floroiak (horietatik bi plano horizontalean);
  • Erdigunetik ateratzen diren 8 eta 36 arteko lore-hostoez osatutako floroiak;
  • Pentagono, hexagono edo oktogono itxurako izarrak (5, 6 edo 8 punta dituenak); batzuetan aurrean gurutzea duenak;
  • lau lauki txikiek osatutako laukia;
  • Erdigunetik ateratzen diren 4 edo 6 bihurgunez osatutako soka biribila (baita zortzi bihurgune osatzen duten bi); nahiz eta floroiak geldirik eman, bihurguneek eskuinalderantz mugitzen den sentsazioa ematen dute.

[aldatu] Biraketa adierazten duten ikurrak

Ikur batzuk biraketa adierazteko diseinatuak izan dira, jeneralean erlojuaren orratzak egiten duten bezala. Hona hemen ospetsuenak:

  • lauburua;
  • eguzki-floroiak (16 eta 36 hegal artean dutenak eta kameraren obturadorea bezalakoak).

Nafarroan badago hilarri bat lau hanka ibiltzean ematen duen lauburua duena, Euskal Herriko beste herrialdeetan inoiz ez ikusita.

[aldatu] Beste ikurrak

Beste ikur zehatzagoak ere aurkituak izan dira:

  • $ ikurraren antza duen irudia, 3 lerro bertikalak eta beste 3 horizontalez osatuta S zabala sortzen dituztenak; agian ehuntzeko ikurra izan daiteke;
  • kristogramak (IHS + gurutzea);
  • batzuetan gizabanakoaren irudia ere aurkitu da; litekeena da pentagramak gorputzaren estilizazioa izatea.

Ikur guzti hauek kristautasunarekin lotura estua dute, euskal elizetan eta Jesusen Konpainiaren imajinagintzan ere aurkituak.

[aldatu] Ingurukoa

Diskoaren ingurukoa ere askotan apaintzen dute, eguzkiaren distira emateko.

[aldatu] Egungo hilarriak

Egungo hilarrietan apaingarri berritzaile asko aurkitu ditzakegu. Adibidez Zuberoan, “Orhiko txoria” abesti herrikoia omentzeko askotan mendira doan txori bat irudikatzen dute.

[aldatu] Esanahia

Ikerlari batzuen ustez, hilarrietako ikurrak historiaurreko eguzki-gurtzari lotuak dira. Gurtza hori jentilen istorioetan ageri da, eta Horus egiptoar jainkoari edo Ishtarri eginiko gurtzaren modukoa litzateke.

[aldatu] Adibideak

[aldatu] Ainhoa

[aldatu] Azkaine

[aldatu] Bidarrai

[aldatu] Haltsu

[aldatu] Jatsu

[aldatu] Larresoro

[aldatu] Luhuso

[aldatu] Ortzaize

[aldatu] Santa Grazi

[aldatu] Erreferentziak

  1. Doaziteko disko itxurako hilarriak
  2. pagesperso-orange.fr
  3. www.pfg.fr
  4. "Les stèles discoïdales et l'art funéraire basque", Lauburu
  5. a b Les stèles discoïdales du Lauraguais
  6. Michel Duvert, "Contribution à l'étude de la stèle discoïdale basque", Lauburu, Bulletin du Musée Basque 49 & 50. aleak, 1976

[aldatu] Ikus, gainera

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Euskal hilarriak
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak