Orhi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orhi
Pic d Orhi.png

Orhi mendia

Garaiera 2.017 m
Koordenatuak 42°59′22″N 01°00′17″W / 42.98944°N 1.00472°W / 42.98944; -1.00472Koordenatuak: 42°59′22″N 01°00′17″W / 42.98944°N 1.00472°W / 42.98944; -1.00472
Mendilerroa Pirinioak
Ohiko bidea Larrainetik
Orhi non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Orhi

Orhi[1] mendia (2.017 m), mendebaldetik hasita, 2.000 metro baino gehiago duen Piriniotako lehen tontorra da. Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan kokatua dago, Iratiko oihanaren ekialdean.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orhi Gaztarriatik.

Igoerarik errazena eta ohikoena Larraineko mendatetik abiatzen da, tunelaren ondoan dagoen aparkalekuan autoa utzita. Halaber, horixe da Zaraitzuko ibarretik Atharratzeko Kantonamendurako igarobidea.

Orhiko xoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat euskal esaera zaharretan azaltzen da Orhi mendia. Hauek nork bere jatorriarekin duen loturari egiten diote erreferentzia.

Jean Gorostarsu Haroztegi idazleak XIX. mendeko Etxeko xokoa poeman Orhiko txoriari buruz idatzi zuen.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariren bizilekuetako bat da eta honen magalean dagoen Iratiko Oihanean bizi da Basajaun.

GR 11 ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri mendi honen goikaldean dagoen izen berdineko mendatetik igarotzen da.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Toponimia zerrenda, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/lekuak.pdf. Noiz kontsultatua: 2012-04-28 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orhi Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa