Longford
Wikipedia(e)tik
|
Longford |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria |
|
| Herritarra | Longfordar |
| Koordenatuak | 53°43′37″N 7°47′59″W / 53.72694°N 7.79972°WKoordenatuak: 53°43′37″N 7°47′59″W / 53.72694°N 7.79972°W |
| Eremua | 1.091 km2 |
| Garaiera | 72 m |
| Posta kodea | LD |
| Biztanleria | 9.601 bizt. (2011) |
| Dentsitatea | 8,8 bizt./km² |
| www.longfordcoco.ie | |
Longford (irlanderaz: An Longfort) Irlandako Errepublikako Longford konderriko hiriburua da. 2011ko erroldaren arabera Longford hiriak 9.601 biztanle zituen. Konderriko biztanleriaren herena bertan bizi da beraz.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Irlanderazko An Longfort izenak "Ontzien Kaia" esan nahi du.
Historia [aldatu]
Longford Camlin ibaiaren ertzean sortu zen. Camlin ibaia Shannon ibaiaren adarra da. Bertako klanek herriaz gain konderriaren hego eta erdialde osoa ere beren menpe izan zuten. Garai hartan konderria Anghaile izenaz ezagutzen zen.
Monastegi dominikarra fundatu zen herrian 1400 urtearen inguruan.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Corlea Bidea (Corlea Trackway): Burdin Aroko bidea da, 1984ean berreskuratu zena.
- Saint Mel katedrala: 1840 eta 1856 artean eraikitako katedrala.
- Carrigglas Manor jauregia: 1837ko eraikina, Tudor estiloan diseinatua. Higanoten ondorengoak ziren Lefroy familiaren etxea.