Cashel (Tipperary konderria)

Koordenatuak: 52°31′00″N 7°53′22″W / 52.516717°N 7.889428°W / 52.516717; -7.889428
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cashel (Tipperary konderria)
Caiseal
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Tipperary konderria
PostakodeaE25
Geografia
Koordenatuak52°31′00″N 7°53′22″W / 52.516717°N 7.889428°W / 52.516717; -7.889428
Map
Altuera125 metro
Demografia
Biztanleria4.422 (2016)
Bestelako informazioa

Cashel (irlanderaz, Caiseal Mumhan, esanahia Munsterreko Harrizko Gotorlekua), Irlandako Tipperaryko konderrian dagoen antzinako hiri historikoa da. Biztanleria, 4.051 pertsona, erdia inguru herrian bertan. Ondasunik ikusgarriena Cashelgo haitza (Rock of Cashel) ospetsua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko harana izena duen lautada oparoaren erdian kareharrizko harkaitz handia altxatzen da. Beronen gainean hainbat eraikinen aztarnak daude. V mendean Eóganachta leinuak hiriburua harkaitzaren ingurua eratu zuen eta hurrengo mendeetan Munsterreko hainbat erregek bertatik agindu zuten. 977an Dál gCais leinuak harkaitza eskuratu eta Brian Boru errege handia bertan koroatua izan zen. Honek harkaitza gotortu egin zuen berehala. 1101ean Brian Boruren biloba zen Muircheartach Ua Briain erregeak Limerickeko apezpikuari eman zion.

Henrike II.a Ingalaterrakoak 1172an sinodo bat antolatu zuen bertan Irlandako eliza Erromatar legeari estuago lot zekion aitzakiaz, benetako helburua irlandar kleroa kontrolatzea baitzen benetan.

1647an ingelesek herria erasotu eta sarraski handia egin zuten, 1000 soldadu katoliko eta zibil erailez, tartean apaizak ere bai.

Cashel eta Emlyko apezpikutza katolikoaren egoitza izan zen mendeetan zehar James Butler II (1774–91) apezpikuak Thurlesen egotea erabaki zuen arte. Bere ondorengoek ere han jarraitu zuten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cashelgo haitza (Rock of Cashel)
  • Hore abade-etxea: XIII mendeko eraikinaren aztarnak, Cashelgo haitzaren azpian.
  • Dominikarren monasterioa: XIII mendekoa, hau ere haitzaren azpian.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]