Cárcar
|
Cárcar |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Cárcar | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Goi Erribera |
||
| Alkatea | Salomón Sádaba Díaz de Rada (AIC, indep.) |
||
| Herritarra | carcartar | ||
| Koordenatuak | 42°23′20″N 1°58′12″W / 42.38889°N 1.97°WKoordenatuak: 42°23′20″N 1°58′12″W / 42.38889°N 1.97°W | ||
| Eremua | 40,34 km2 | ||
| Garaiera | 417 m | ||
| Distantzia | 75 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31579 |
||
| Biztanleria | 1.176 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 29,15 bizt/km² | ||
| Sorrera | 907 | ||
| www.villadecarcar.org http://www.villadecarcar.org/ www.villadecarcar.org | |||
Cárcar[1] Nafarroako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerrian eta Erriberan kokatutakoa. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 1.176 biztanle ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Carcar Ega ibaiaren ondoko herria da, Lizarrako merindadearen hegoaldean eta Nafarroako hiriburutik 75 kilometrora kokaturik. Herria, NA-134 errepideak zeharkatzen du Andosillaranzko norabidean. Udalerriko etxeetako batzuk, harrian eraiki ziren, eta gaur egun etxebizitza erabilerarik ez duten arren, biltegi moduan erabiltzen jarraitzen dira.
Carcargo herri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Lerin, hegoaldean eta ekialdean Andosilla eta mendebaldean Sesma, Lodosa eta Sartaguda.
[aldatu] Klima eta landaredia
Klimaren ezaugarriak, negu hotzak, uda sargoriak, prezipitazio eskasak eta urte osoan zehar nahiko irregularrak, uda garaiko lehortea, eta iparreko zierzo haizea, klima mediterranearrari dagozkio. Erribera iparraldean egon arren, ezaugarri hauek Ebro ibaiaren sakonuneak dituen klimaren antzekoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 450 eta 500mm bitartekoak dira. Urteroko euritsuak 50 edo 60 baino ez dira izaten.
Jatorrizko landaredia erabat desagertu da nekazaritzaren hedapenaren ondorioz, gaur egun, makaldiren bat eta birlandatutako pinudiak dira Karkargo zuhaitz nagusiak.
[aldatu] Historia
X. mendean Antso I.a Gartzes erregeak carcargo gaztelua eraiki zuen Iruñeko erreinuaren mugak defendatzeko asmoarekin, izan ere, X. mendearen amaieran, Carcar musulmanek konkistaturiko lurren aurrean zegoen azken gotorlekua zen. 920 eta 924. urtera bitarte, Abderraman III.a musulmanak herria okupatu, eta su eman zion. XI. mendean Nafarroako erresumak lurraldea berkonkistatu eta erregeak Carcar jaurerri bihurtu zuen.
1222. urtean Antso Indartsuak herria erosi zuen eta horrela Pedro Diazen jabetza izateari utzi zion, Nafarroako erresuman behin-betiko ezartzeko. 1277. urtean, herriak hondamena ezagutu zuen berriro ere, Gaztela erresumako ejerzitoak herria suntsitzean. 1428 eta 1485ra bitarte, herria Azkoiengo familiaren jaurerri izan zen, baina Foixeko Jaimek Azkoiengo Anarekin lehenengo eta Beaumonteko Catalinarekin izandako ezkontzek eraginda, Carcar Beaumonteko Luisen eskuetara igaro zen. Beaumonteko Luis, Leringo kontea zen eta honek herria bere konderriaren barruan sartu zuen.
XIX. mendearen erdialdera, herriak independentzia eskuratu zuen, eta udalerri bihurtu zen, jaurgoak bertan behera geratzean. Lehen Gerra Karlistan, 1833 eta 1839ra bitartean, ejerzito konstituzionalak, Santa Barbarako eta San Miguel arkaingeruaren parrokiak okupatu zituzten, karlisten aurkako borrokan, hauek gotorleku moduan erabiltzeko.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.438 | 1.546 | 1.691 | 1.785 | 1.955 | 1.697 | 1.673 | 1.607 | 1.434 | 1.299 | 1.242 | 1.265 | 1.230 |
2008ko erroldaren arabera, 86 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,17a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
[aldatu] Ondarea
San Migel Arkaingeruaren parrokia, estilo gotiko-pizkundetarrean eraikia, gurutze latindarraren oinarria dauka. Barruan, San Migelen erretaula dago, Nafarroako barrokoko eredurik garrantzitsuenetakoa.
Graziako Andra Mariren baseliza bestalde, eraikin barrokoa da. Martxoan erromeria antolatzen da bertara.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2003an bezala Carcargo alkatea PSN alderdiko Germán Enrique Ágreda Sueskun atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta hortaz gehiengo absolutua. Baliogabeko botoak 12 izan ziren (emandako guztien %1,35a) eta zurizko 19 boto izan ziren (botoen %2,16a). Abstentzioa %10,37koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| PSN | 575 | 6 |
| UPN | 284 | 3 |
2011n aurkeztu ziren hiru zerrendek hiruna zinegotzi atera zituzten. Bozkatuena Alternativa Independiente de Cárcar (AIC) izenekoa izan zen; Salomón Sádaba Díaz de Rada zerrendaburua alakte aukeratu zuten. PSNk galera handia izan zuen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| AIC | 282 | 3 |
| UPN | 242 | 3 |
| PSN | 226 | 3 |
[aldatu] Udaletxea
Udaletxea Foruen Plazan dago, herrigunearen gunerik garaienean, elizaren ondoan. XVIII. mendean altxatutako eraikuntza barrokoa da. Udal bulegoen eraikinak hiru solairu dauzka, lehenak, pilastrez eutsitako arkupea dauka, lehen solairuan, balkoi handi bat dago, beheko solairuko atariaren gainean, eta azken solairuan hartzuriz egindako herriaren armarria dago. Armarria XVIII. mendearen bigarren erdian egin zuten estilo errokokoan. Udala alkatea eta zortzi zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Foruen Plaza, 2
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | Máximo Ágreda Pardo | UPN |
| 2003-2007 | Germán Ágreda Sueskun | PSN |
| 2007-2011 | Germán Ágreda Sueskun | PSN |
| 2011- | Salomón Sádaba Díaz de Rada | AIC, indep. |
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Carcar eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,74k zekien euskaraz hitz egiten.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Carcargo herriko-jaiak Iraileko bigarren astean ospatzen dira, jaietako egun nagusia irailaren 14eko "Gurutzearen eguna" delarik. Astebete lehenago "Gazteriaren Jaia" ospatzen dute herriko gazteek.
Urtarrilaren 17an San Antonen eguna ospatzen da, afari eta sutzarrekin, Uztailaren 25ean Donejakue eguna, Otsailaren 3an San Blas, eta Maiatzaren 15ean San Isidro, herriko nezakariak omentzeko.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Carcargo udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Carcarri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Google Street View-n.
|
|||||||||||||