Legaria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Legaria

 Nafarroa
Legariako bandera

Legariako armarria

Izen ofiziala Legaria
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Alkatea José Javier Etxeberria Martínez
(CIL, indep.)
Herritarra legariar
Koordenatuak 42°38′55″N 2°10′24″W / 42.64861°N 2.17333°W / 42.64861; -2.17333Koordenatuak: 42°38′55″N 2°10′24″W / 42.64861°N 2.17333°W / 42.64861; -2.17333

[[Fitxategi:|300px]]

Eremua 5,20 km2
Garaiera 512 m
Distantzia 63 km Iruñera
Posta kodea 31281
Biztanleria 109 bizt. (2012)
Dentsitatea 20,96 bizt./km²

Legaria[1] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 109 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 63 kilometrora dago.

Eduki-taula

Inguru naturala eta kokapena [aldatu]

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, NA-132 errepidea Acedo-Lizarra norabidean hartu eta Antzineko udalerrira heltzerakoan ezkerrerantz dagoen errepide bat lau kilometroz jarraituta. Herriak lau auzo ditu, San Martingo auzoa, elizaren inguruan kokaturik, El Rio auzoa, El Monte auzoa eta Arrotxapekoa auzoa. Ekonomiaren ardatza nekazaritza eta abeltzantza dira.

Legariak Antzinekin egiten du muga iparraldean, Okorekin ekialdean, Piedramillerarekin mendebaldean, eta Etaiorekin hegoaldean.

Klima eta landaredia [aldatu]

Udalerriak klima mediterraneo-kontinentala dauka, urteko batezbesteko tenperaturak 8 eta 11 gradu, eta prezipitazioak 600 eta 800mm ingurukoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira, nahiz eta altuera zein den 100 egun euritsu baino gehiago izan daitezkeen.

Udalerrian zeuden jatorrizko basoen gehiena gizakiaren eraginaren ondorioz ia erabat galdu da. XX. mendearen hasieran 36 hektarea artadi geratzen baziren ere, XX. mendearen amaieran 10 hektarea baino gutxiago ziren oraindik geratzen zirenak. Gaur egun, ibaiaren ondoko makalak dira Legariak dituen "baso" bakarrak.

Historia [aldatu]

Legaria Erdi Aroko jaurerria izan zen, 1266. urtean Lodosako Antso Perezek, erregeari jaurerria Funes eta Azkoienen koroak zituen jabetza batzuen truke aldatu zuen arte. Herriak garai hartan 1.000 soldatako petxa ordaintzen zuen urtero. Juan III.a eta Katalina errege-erreginek Nafarroako Pedrori eman zioten dohaintza moduan 1511. urtean. Lizarrako merindadeko hainbat herritan bezala, Leireko eta Iratxeko monasterioek hainbat ondasun izan zituzten Legarian.

1846. urtean Ega harana udalerri moduan desagertzean, Legaria udalerri independente bihurtu zen. 1847an herriak eskola bakarra zeukan, horrez gain, herriko abadea herritarren artean aukeratzen zen. Herriak zituen bide bakarrak inguruetako herrietara joateko bide zaharrak ziren. XX. mendearen hasieran Nekazal Kutxa bat sortu zuten herrian, eta 1920. urtean olioa ekoizteko errota.

Demografia [aldatu]

Legariako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
356 382 344 311 350 337 318 223 205 191 176 129 117

2008ko erroldaren arabera, lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,28 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondarea [aldatu]

  • San Martin Tourskoaren eliza, XVI. mendeko estilo gotiko-errenazentistako eliza.
  • Belengo Andra Mariren baseliza, XVI. mendeko eraikina.
  • Legariako gaztelua.

Politika [aldatu]

Udaletxea [aldatu]

Udaletxea herriko plaza nagusian dago eta 1982. urtean eraberritu zen azkenengo aldiz. Harrizko hormak dituen bi solairuko eraikin aske eta sendoa da. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: San Martin plaza z/g

2007ko udal hauteskundeak [aldatu]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Legarian, ez zelako inongo talderik aurkeztu[2].

2011n lehenagotik kudeaketa batzordeko buru eta alkatea zen José Javier Etxeberria berretsi zuten karguan, Candidatura Independiente de Legaria (CIL) delakoan aurkeztu eta gero; beste 4 lagun zinegotzi bihurtu ziren.

Alkateak [aldatu]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 José Javier Etxeberria Martínez kudeaketa batzordea
2011- José Javier Etxeberria Martínez CIL

Euskara [aldatu]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Legaria eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,72k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak [aldatu]

Legariak abuztuko bigarren astean ospatzen ditu jaiak.

Ikus, gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa