Errusiako Iraultza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fitxategi:Soviet Union, Lenin (55).jpg
Vladimir Lenin, iraultzaren burua

1917ko Errusiako Iraultza garrantzi handiko mugimendu politikoa izan zen; 1917an Errusian tsarra ordezkatu zuen behin-behineko gobernua bota eta 1991ra arte iraungo zuen SESB ezarriko zuten.

Bi garai bereizi behar dira:

Hartutako beste bi erabaki inportante hauetxek izan ziren: Brest-Litovsk ituna eta Errusiar Inperioaren pean zeuden nazionalitateei autodeterminazio eskubidea ematea. Iraultza honen txinparta ziztu bizian zabaldu zen eta inoiz ikusi gabeko emaitzak lortu zituen.

Errusiako Iraultzaren arrazoiak

Nikolas II.a Errusiakoa

Errusiako Iraultza Historia Garaikidean izan den gertakari inportanteenetakoa izan da eta bere eragina nabarmena izan zen, Ameriketan nahiz Europan. Komunismoa ez hain azkar zabaldu, baina hirugarren munduko hainbat herrik errusiarren adibidea jarraitu nahi izatea ere eragin zuen. Gertakari haien eragina hamarkada batzuk geroago nabarmendu zen. Estatu sozialista eta superpotentzia ekonomiko eta militar bihurtu zen eta, Gerra Hotzaren garaian, AEBei aurre egingo zion bakarra izango zen.

Iraultzaren kausak:

  • Politikoak: Nikolas II.a, tsarra, ez zen garai batean bezain estimatua. Lehen Mundu Gerran parte hartzearen errua botatzen zioten, gerra horrek, besteak beste, errusiarren bizi-baldintza berez negargarriak, are negargarriago bihurtu baitzituen.
  • Soziologikoak: Tsarraren erregimen despotikoak mendeetan zapaldu zituen nekazariak eta herri atzeratu hark ezin zuen gehiago. Tentsioa areagotzen ari zen.
  • Ekonomikoak: lan baldintza oso gogorrak izateaz gain, ohikoa zen 12-13 orduko lana, irabazten zenarekin, egunerokoan jateko kasik ez zen lortzen, beste hainbat errusiar, tsarra eta bere ingurukoak esate batera, luxuz beterik bizi ziren bitartean.Aspalditik zituzten bizi-baldintza hauek, lehen mundu gerrarekin okertu besterik ez ziren egin, egoera jasanezina bihurtzeraino.

3 faktore horien konbinazioak eta Vladimir Lenin eta Leon Trotskyren lidergoak Errusiako Iraultza ezinbesteko egin zuten.

Arrazoi ekonomikoak

  • Neurri handi batean, iraultzara bultzatu zituen eragilea tsarraren gestio txarra izan zen, I. Mundu Gerrak desastrea areagotu zuelarik. 15.000 gizon joan ziren armadara eta langile gutxiegi geratu zen fabriketan eta baserrietan.
  • Ez zegoen nahikoa janik eta lehengairik. Langileek baldintza penagarriak nozitu behar zituzten, 12 edo 14 lan ordu eta soldata baxuegiak. Matxinadak eta grebak hasi ziren, hobekuntzak eskatuz. Hainbat fabrikak eskariei erantzun zien eta soldatak igotzeko ahalegina egin zuten, baina gerrak eragin zuen inflazioa jasan ezina zen.
  • Protestak izan ziren, baina Nikolasek indarkeriaz isildu zituen eta fabriketako langileek greba egin zuten, garraiobide guztiak geldiaraziz. Merkantziak ez ziren saltokietara iristen eta prezioak kontrolik gabe hazten zihoazen.
  • 1917an, gosea nagusitu zen hiri handietan.

Nikolasek ezin zituen arazo ekonomikoak konpondu eta komunismoa zirudien soluzio bakarra.

Arrazoi Soziologikoak

  • Errusiar herriak mendeetako zapalkuntza jasan zuen eta Nikolasek I. Mundu Gerran sartu zituenean ez ziren barkatzeko prest egon.
  • Herriaren % 85a nekazaritzan aritzen zen eta Erdi Aroari esleitzen zaion morrontza egoeran zegoen.
  • Lurra esku gutxi batzuetan zegoen eta, 1861ean, Alexandro II.a tsarrak nekazariei askatasuna eman zienean, ez zuen arrazoi moraletan erreparatu, Errusiaren aurrerapen sozialean baizik. Baina askatasun hura oso mugatua zen, ez baitzuten lur propiorik. Gobernuak eremu txiki batzuk banatu zituen, baina ez zen nahiko izan eta protestei ekin zien.
  • I. Mundu Gerrak gerrarako ekoizpena eskatu zuen eta langileek greba eta altxamenduetan hasi ziren. Langile asko behar zen fabrikan eta nekazariak hirietara joan ziren. Superpopulazioak bizibaldintzak okertu zituen.
  • Hau dena gutxi balitz, armadak janari gehiago eskatzen zuen eta hornidurak zailtasunak zituen. 1917an, gosea nabarmena zen.

Ezinegon hauek iraultzara bultzatu zituen.

Arrazoi politikoak

Arazo sozial eta ekonomikoek politika dardarka jarri zuen.

  • Langileek 11-12 orduz lan egiten zuten egunean, osasun arazoak zituzten eta ez zuten segurtasunik lantokian.
  • Soldatek beherantz egin zuten eta greba eta protestak areagotu ziren. Nikolasek ez zien kasorik egin edo bortizki zapaldu zituen, Igande Odoltsua kasu.
  • Mantxuria hartzeko ahalegina porrotean geratu zen eta hori ez zen herriaren gustuko izan.
  • Errusiar intelektual asko mendebaldean hezia zen eta tsarraren autokraziari muzin egiten zion.
  • 1915ean, egoera okertu egin zen Nikolasek armadaren gidaritza zuzena hartu nahi izan zuenean eta gobernuaren kargu bere emaztea zen Alejandra utzi zuenean.
  • 1916ko urrirako, Errusiak 1,7 milioi soldadu galduta zituen, beste milioi parea preso zegoen eta milioi bat desagertutzat emanda. Armadaren animoa lur jota zegoen. Altxamenduak izan ziren, gose baitziren, oinetakorik gabe eta askotan armarik edo muniziorik gabe.

Nikolas egin zuten arazo haien guztien errudun eta Dumak aldaketak eskatu zizkion. Tsarrak ez zion jaramonik egin eta 1917ko Otsaileko Iraultza etorri zen. Urtebete geroago, Romanov sendia exekutatua izango zen.

Otsaileko Iraultza

Aleksandr Kerenski
Vladimir Lenin
Vladimir Lenin
Vladimir Lenin
Leon Trotski

Bat-batean hasi zen, Petrogradoko hiria janik gabe geratu zenean eta tsarraren erregimenaren aurka protestan hasi zenean.

Esan bezala, I. Mundu Gerrak ere ezinegona areagotu egin zuen. Protestak aurrera, politiko erreformistek ekintzak koordinatzen hasi ziren eta polizia eta armadaren aurka jo zuten. Hauetako asko altxatutakoekin batera jarri ziren eta iraultzak ez zion tsarrari abdikatzeko aukera besterik utzi.

Duma berria osatu zuten eta behin-behineko gobernu honek hauteskundeak antolatu zituen. Uztailean, Petrogradoko boltxebikeak eta anarkistak altxamenduaren bila zebiltzan, baina porrota izan zuten.

Urriko Iraultza, Neguko jauregiari eraso

Leon Trotsky edo Vladimir Lenin nagusitu ziren, Karl Marxen ideiak oinarri hartuz. Horrrelaxe hedatuko zen komunismoa XX. mendean.

Iraultza honek ez zuen Otsaileko Iraultzaren bat-batekotasuna izan eta ondo pentsatutako plan eta ekintzen emaitza izan zen.

1917ko azaroaren 7an (juliar egutegian, urriaren 25a), Vladimir Lenin eta Leon Trotskyk ezkerreko iraultzaileak Behin-behineko gobernuaren kontra altxatu zituzten. Sobietak, soldaduek eta nekazariek Kerenski eraitsi zuten. Kerenski boteretik bota zuen altxamendua egun batzuk lehenago prestatu zen, urriaren 21ean. Egun horretan, militarren arteko bileran, Petrogradoko goarnizioak Trotskik gidatutako hiriko sobieta onartu zuen agintari bakartzat. Gobernu sozialdemokratak berehala erantzun zuen: boltxebikeak legez kanpo zeudela esan ea sobietaren lokalak ixteko agindu zuen.

24ko gauean matxinada gertatu zen, boltxebikeak buru zirela. Iraultzaileek posta etxea hartu eta Neguko jauregia inguratu zuten, Errusiako Gobernuaren egoitza zen eta.

25ean, goizeko hamarretan, matxinada zuzendu zuen batzorde iraultzaileak honako hau aldarrikatu zuen: "Estatuko agintea Petrogradoko Sobietaren esku dago (...) orain ziurtatuta dago bake demokratikoa, latifundioak ezabatzea, langileen kontrola produkzioaren gainean (...) Gora langile, soldadu eta nekazarien iraultza!

Ordu batzuk geroago, 26ko goizaldean, jauregiari eraso zioten, Gobernua barruan zela eta ez zieten aurre egin iraultzaileei. Ministro guztiak preso hartu zituzten, baina bi egun geroago askatu egin zituzten.

Lehen ministroak, Kerenskik, ihes egin zuen Estatu Batuetako enbaxadorearen automobilean gordeta. Tropa leialen bila joan zen, baina goarnizio batek ere ez zion lagundu nahi izan Gobernuari.

Egun hartan bertan, Sobieten Biltzarreko saioan, neskatxentzako eskola batean batzartuta, Leninek iraultzaileen lehen dekretuak irakurri zituen : Bakearen dekretua eta Lurraren dekretua. Sobietar iraultza zen nagusi.

Urriko dekretuak

1. (...) bakea berehala (...). Urriaren 24-25eko iraultzaren ondoren eratutako nekazari-eta langile- gobernuak, diputatuen, langileen, gudarien eta nekazarien sobieten adostasunarekin, hau proposatu nahi die gerran ari diren herri eta gobernu guztiei: elkarrizketak berehala hastea, bake demokratikoa eta bidezkoa lortzeko. (...) berehala, eta anexiorik eta kalte-ordainik gabe (...).

2. Lurrari buruzko dekretuak. a) Lurren jabetza handiak deseginda geratzen dira, kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik gabe. b) Lur-jabe handien lur-sailak, koroaren lur guztiak, komentuak, eta elizaren abere eta lanabes guztiak, eraikinak eta instalazioak, sobieten eta eskualdeetako nekazari-batzordeen mende geratzen dira. (...)

3. Gobernuaren eraketa. Errusia osoko diputatu langile, gudari eta nekazarien Sobieten Kongresuak erabaki du, Biltzar Konstituziogilea bildu bitartean, behin-behineko langile-eta nekazari- gobernua osatzea, "Herriaren Komisarioen Kontseilua" izena izango duena. (...)

Errusia osoko Sobieten Bigarren Kongresua, 1917ko urriak 25-26

Gerra zibila

Urriko Iraultzaren ondoren, 1918an, gerra zibila etorri zen, heriotza eta sufrimendua azken harian zegoen herriari. Bando batean gorriak zeuden, komunista eta iraultzaileak. Bestean, berriz, zuriak, iraultzaren aurka zeuden lehengo Errusiako Armadaren goi karguak, Kornilov edo Alexeiev bezala. Pribilegioak galtzeko beldur ziren eta, gainera, atzerriko potentzien laguntza zuten: Erresuma Batua, AEB, Kanada, Frantzia, Japonia edo Polonia.

Errusiako Iraultza munduan zehar

Lenin eta Trotskyren ustez, mundu osoko proletarioek egin behar zuten iraultza hura, baina askori iruditu zitzaion ideia zaila, herrialde bateko sozialismoa nahikoa zela esanez. Iritzi honetakoa zen Iosif Stalin eta horrela egin zuen, iraultzaren arrakasta ziurtatu nahian.

Iraultzaren pertsonaia nagusiak

Kronologia

Iosif Stalin
Iosif Stalin

1918ra arte, juliar egutegia erabili zuten eta haren arabera daude hurrengo datak, XIX. mendekoak 12 eguneko diferentziarekin eta XX. mendekoak, berriz, 13 eguneko desberdintasunarekin.

  • 1906. Lehen Duma. Nekazaritza erreforma hasi zen.
  • 1907. Bigarren Duma eta Hirugarren Duma
  • 1912. Laugarren Duma, 1917ra arte. Boltxebike eta mentxebikeen arteko haustura.
  • 1914. Alemaniak gerra deklaratu zion Errusiari.
  • 1915. Porrot larriak frontean. Nikolas II.ak bere burua armadako komandante buru egin zuen.
  • 1916. Janari eta erregai gabezia eta prezio igoerak.
  • 1917. Greba eta altxamenduak.
  • 26. 50 hildako Znamenskayako enparantzan.
  • 27. Tropek uko egiten die manifestariei tiro egiteari. Desertzioak. Sakeo eta erasoak epaitegi, presondegi eta aberrei. Okhrankaren eraikinak erre zituzten (tsarraren polizia sekretua). Armadako askok iraultzaileekin bat egiten dute. Petrogradoko sobieta sortu zen.
  • 3-24. Errusia osoko sobieten lehen kongresua Petrogradon.
  • 16. Kerenskik austro-hungariarren aurkako erasoa agindu zuen. Hasiera arrakastatsua.
  • Ekaina:
  • 2. Trotskyk boltxebikeekin bat egin zuen.
  • 4. Gobernuaren aurkako manifestazioak Petrogradon.
  • 6. Alemania eta Austro-hungariar Inperioaren kontraerasoa. Errusiarren atzera egin behar dute. Tarnopol sakeatu zuten. Lider boltxebikeei eraso egiteko ordena.
  • 7. Kerenski lehen ministro.
  • 22. Trotsky eta Lunacharskii arrestatu zituzten.
  • Abuztua: Korníloven altxamendua. Porrota izan zen eta preso hartu zuten.
  • Iraila:
  • Urria:
  • 10. Boltxebikeen komite zentralak altxamenduaren alde egin zuen.
  • 25. Urriko Iraultza hasi zen. Neguko Jauregiari eraso egin zioten eta Kerenskik Petrogrado okupatu zuen.
  • 26. Sobieten Bigarren Kongresua: Mentxebikeek eta moderatuek kongresutik alde egin zuten, aurreko egunetako gertakarien protesta eginez. Gobernu sobietarra sortu zuten eta boltxebikeak izan ziren garaile, Lenin buru.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errusiako Iraultza Aldatu lotura Wikidatan