Espainia Berriko Erregeorderria
|
Espainia Berria |
|||
|---|---|---|---|
| 1535 – 1821
Espainiar Inperioko erregeorderria |
|||
|
|
|||
| Goiburua Plus Ultra |
|||
Berde argiz hedadura maximo. Berde ilunez de jurezko hedapena |
|||
| Hiriburua | Mexiko Hiria | ||
| Hizkuntza(k) | Ofizialki gaztelania | ||
| Erlijioa | Katolikoa | ||
| Dirua | Peso eta Espainiako Erreala | ||
Espainia Berria edo Espainia Berriko Erregeorderria[1] (gaztelaniaz Virreinato de Nueva España) 1535ean Espainiak bere Amerikako koloniak kudeatzeko sorturiko barruti administratiboa izan zen. XVI. mendetik XVII.era Amerikan zeuden bi erregeorderriko bat izan zen, bestea Peruko Erregeorderria zelarik.
Amerindiarren konkistatik ondoren sortua, Meso- eta Ipar Amerikatik hedatzen zen. Konkista 1519an hasi eta berez ez zen inoiz amaitu, basamortuko herrien lurraldeak okupatuz (nahiz eta batzuk inoiz menderatu) Espainia Berriko lurraldeak etengabe iparralderantz zabaldu zutelako. Kanpainako une gorena, hala ere, 1521ean gertatu zen, Hernán Cortések Tenochtitlan konkistatu zuenean. Erregeorderria ofizialki 1535eko martxoaren 8an ezarri zuten, lehendabiziko erregeorde Antonio de Mendoza eta hiriburua Mexiko Hiria izanik.
Espainia Berria Espainiar Inperioak Ipar Amerikan, Erdialdeko Amerikan, Asian eta Ozeanian zituen lurralde guztiek osatuta zegoen. Lurraldea antolatzeko enkomiendak ezarri zituzten, non enkomenderoek potere guztia izatez gain bere eskualdeko biztanleriaren lana antolatzen zuten.
Bertan topaturiko meek, batez ere Guanajuato, San Luis Potosí eta Hidalgo aldean ustiatuak, Espainiako koroaren iturri ekonomiko nagusienetariko bat osatzen zuten eta Europan gerrak finantzatu zituzten. Meatzaritzaz gain, erregeorderriaren produkzio-jarduera nagusiak nekazaritza (artoa, kakao eta beste landareak), abeltzaintza (europarrek eramandako abereak) eta merkataritza (Inperioko beste eskualdeekin, merkantilismo teoria jarraituz). Eliza Katoliko Erromatarrak eskualdean botere handia lortu zuen, ondasun asko izateaz gain hezkuntza edo osasuna monopolizatu zuena. Potere hori mantentzeko 1571tik aurrera Inkisizioa erabili zuen.
Karlos III.a Espainiakoak 1786an erregeorderriaren antolakuntzan erreformak ezarri zituen, batez ere erregeordearen boterea murrizteko intendentziak sortuz.
XIX. mendearen hasieran erregeorderria krisialdi sakonean sartu zen. Iberiar Penintsulako Gerrak gaizkiagotua, 1808an José de Iturrigaray erregeordea kendu zuten eta, laster, Mexikoko independentzia gerrak 1821ean erregeorderriaren desegitea eta Mexikoko Lehen Inperioa sortu zituen, Agustin de Iturbide euskal-mexikarra lehenengo enperadorea izanik.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Historia zirriborroak
- Espainiar Inperioa
- Belizeko historia
- Filipinetako historia
- Kanadako historia
- Kubako historia
- Costa Ricako historia
- Dominikar Errepublikako historia
- Ameriketako Estatu Batuetako historia
- Guatemalako historia
- Hondurasko historia
- Nikaraguako historia
- Puerto Ricoko historia
- XIX. mendean desagertutako herrialdeak