Frenologia
Wikipedia(e)tik
Diagrama frenologikoa, XIX. mendekoa.
Frenologia pertsonaren izaera eta adimena burezurreko irtenuneak eta garuneko erliebea aztertuz ezagutzea helburu duen teoria da; Franz Joseph Gall sendagile vienarrak sortua da XIX. mendearen hasieran.
Eginkizun psikiko bakoitzari entzefaloko zati jakin bat zegokiola jakin zenean, Gallek erabaki zuen funtzioaren arabera haziko zela zati hori, eta hazkunde horren araberako itxura hartuko zuela burezurrak. Hortaz, pertsona baten azterketa psikologikoa egin ahal izango zen haren burezurreko irtenuneak aztertuz. Teoria hori ikuspegi zientifiko batetik egiaztatzerik ez badago ere, indar handia izan zuen XIX. mendean; gaur egun alde batera utzia dago.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.