Schengengo Hitzarmena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau hitzarmenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Schengen».
Urdinez Hitzarmeneko estatuak, berdez etorkizunean batuko direnak (Bulgaria, Errumania, Kroazia eta Zipre).

Schengengo Hitzarmena Europar Batasunaren (EB) eraikuntzaren pausorik garrantzitsuenetarikoa dugu. Hitzarmen honek bi helburu garrantzitsu ditu: pertsonen joan-etorrirako balizko trabak (Hitzarmeneko herrialdeen arteko aduanak) ezabatzea), batetik eta estatu kideen arteko segurtasun eta barne politika koordinatzea, bestetik, bereziki kanpo mugetan baldintza berberak ezarriz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985eko ekainaren 14an sinatu zen akordioa, Schengenen (Luxenburgo). Orduko Europako Elkarte Ekonomikoaren bost estatuek, Alemania, Frantzia, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgok sinatu zuten euren arteko mugak kentzeko.

Beranduago Italia, Espainia, Grezia eta Portugal gehitu ziren Hitzarmenera. Beraz, herrialde hauen arteko mugarik ez dago eta batetik bestera igarotzeko, NANarekin nahikoa da.

2004an Europako Batasunean sartutako estatu gehienak (Polonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Malta, Eslovenia, Hungaria, Estonia, Letonia eta Lituania) 2007ko abenduaren 20an sartu ziren Schengengo Hitzarmenean.

2008ean, Suitza gehitu zen, nahiz eta ez izan Europar Batasuneko estatua eta 2011n Liechtenstein batu zen zirkulazio askeko eremura.

Batasuneko bi estatuek, Erresuma Batua eta Irlanda, Schengendik kanpo egotea erabaki zuten. Bestalde, Bulgaria, Errumania, Kroazia eta Zipre ez dituzte baldintza guztiak betetzen, eta beraz, oraingoz ez dira Hitzarmeneko herrialdeak.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Schengengo Hitzarmena Aldatu lotura Wikidatan