Hallasan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
한라산
Hallasan
Hallasan.jpgHallasan hegoaldetik ikustita.
Garaiera 1.950 m
Gailurra 1.950 m
Kokapena Hego KoreaHego Korea
Koordenatuak 33°22′00″N 126°32′00″E / 33.36667°N 126.53333°E / 33.36667; 126.53333Koordenatuak: 33°22′00″N 126°32′00″E / 33.36667°N 126.53333°E / 33.36667; 126.53333
Hallasan non dagoen adierazten duen Hego Korea-ko/-go/-eko mapa
Hallasan
Mendilerroa Uhartearen erdialdea
Lehen igoera Oso aspaldian
Ohiko bidea Gwaneumsa eta Seongpanak ibilbideak
Krater lakuak Hallasanen.

Hallasan[1] edo Halla mendia[1] (1.950 m, koreeraz 한라산) Jeju uharteko eta Hego Koreako mendirik altuena da. 1970ean sortu zen parke nazional bati (Hallasan Gungnip Gongwon, 한라산국립공원/漢拏山國立公園) izena ematen dio, 2002an UNESCOren biosferaren erreserba izendatu zuten eta 2007an Gizateriaren Ondare natural. Aspaldian erupziorik izan ez duen sumendia da eta mendi sakratua da: kondaira zaharrek kontatzen dute erraldoien eta espiritu batzuk bertan bizi zirela.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesezko iturri zaharrek Mount Auckland izena ere eman zioten[2][3].

Mendi honek koreeraz izan dituen izen eta transkripzioak:

  • Hangul hizkuntzaren alfabeto ofizialean 한라산 idazten da.
  • Ipar Korean alfabeto berean Hannasan izango balitz (한나산) idazten da baina ahoskatu Hallasan.
  • Hanja alfabetoan 漢拏山 idazten da.
  • Mendiari garai zaharretan izen asko eman zaizkio: Buag (부악/釜岳), Wonsan (원산/圓山), Jinsan (진산/鎭山), Seonsan (선산/仙山), Dumuag (두무악/頭無岳), Burasan (부라산/浮羅山), Yeongjusan 영주산(瀛州山) eta Hyeolmangbong (혈망봉/穴望峯).[4].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumendi honek Pliozenoan Jeju uhartea sortu zuen eta sarritan uhartearekin berarekin identifikatzen da; tokiko esaera batek hauxe dio: "Jeju Hallasan da; eta Hallasan Jeju da". Tontorrean 400 mko diametroko kraterra dago eta inguruan bigarren mailako 360 bat kono (Jejuko dialektoan oreum, 오름) daude. Azken erupzio ezagunak 1002 eta 1007an gertatu ziren.

Mendia uharteko leku guztietatik ikus badaiteke ere, bere tontorra askotan lainoek estaltzen dute. Mendi sinboliko hau Hego Koreako monumentu naturalen zerrendan 182. zenbakiduna da.

Sinesmen gunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baengnokdam (literalki "orein zuriaren aintzira") izeneko krater laku bat dago; kondaira baten arabera izen hau emateko arrazoia hauxe da: zerutik jaisten diren beste mundu batzuetako gizonak horra doaz oreinekin jolastera[5].

Mendian Gwaneumsa, uharteko tenplu budistarik zaharrena dago; jatorrizkoa Goryeo dinastian eraiki zuten baina Koreako beste hainbat tenplu bezala XX. mendean berreraikia da. Kanpoaldean 1948 eta 1950 arteko Jejuko altxamenduaren biktimen oroimenezko monumentua dago; uhartean gehien bisitatzen den lekuetakoa da. Apur bat beherago, hego-mendebaldeko kostaldetik hurbil Sanbangsa leize-tenplua (lehen bertako sinesmen zaharretara dedikatua, gero budista) dago; bere ingurumarian Budaren estatua zahar asko daude, azken 1.000 urteetan Ekialdeko Asiako leku askotako erromesek eramanak.

Igoerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendirako igoera urtero milaka lagunek egiten dute; bost ibilbide daude[6]:

  • Gwaneumsa (관음사): 8.7 km.
  • Seongpanak (성판악): 9.6 km.
  • Eorimok (어리목): 4.7 km.
  • Yeongsil (영실): 3.7 km.
  • Donnaeko (돈내코): 9.1 km. Hamabost urtez moztuta egon ostean 2009ko abenduaren 4an berzabaldua.

Gaur egun lehen biak baino ez dira tontorrera heltzen; Gwaneumsa delakoa (irteera lekua: 620 m) iparraldetik abiatzen da eta bost bat ordutan tontorrera hel daiteke, Seongpanak delakoa (irteera lekua: 750 m) ekialdetik eta lau ordu eta erdiko ibilbidea da. Beste hirurak Witse izeneko oreum edo konora heltzen dira, 1994tik hortik gorako bidea natura berreskura dadin itxita dagoelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hallasan Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]