Haute-Marne

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haute-Marne (52)
Haute-Marne
Eskualdea Champagne-Ardenne
Prefetura Chaumont
Azpiprefeturak Langres
Saint-Dizier
Kokapen mapa
Biztanleria 194.873
(1999)
Dentsitatea 31 bizt / km²
Eremua 6.211 km²
Barrutiak 3
Kantonamenduak 32
Herriak 432
Departamendu
burua
Bruno Sido
(UDF)
Kontseilu Orokorraren webgunea

Haute-Marne[1] Frantziako ipar-ekialdeko departamendua da, Champagne-Ardenne eskualdekoa, Parisko arroaren hego-mendebaldean, Marne ibaiak zeharkatua. Frantziako 52. departamendua da. 6.211 km2 ditu, eta 194.873 biztanle zituen 1999an. Prefektura Chaumont hirian dago; beste hiri garrantzizko batzuk: Langres eta Saint Dizier (hiri handiena).

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Marne ibaia

Ingurune naturala eta klima [aldatu]

Marne ibaiak zeharkatzen du Haute-Marne, hegoaldetik iparralderantz. Aube ibaia —Marneren adarra— eta Mosa ibaia bertan jaiotzen dira, Langresko goi-ordokian. Klima gogorra da. Marneko mendiak Frantziako lurralderik basotsuenetakoa dira.

Mugakideak [aldatu]

Haute-Marnek mugakide ditu Meuse, Vosges, Saône Garaia, Côte-d'Or, Aube eta Marne departamenduak.

Ekonomia [aldatu]

Basoen ustiakuntza eta nekazaritza (fruituak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industriaren barruan metalurgia eta siderurgia dira alor garrantzizkoenak.

Erreferentziak [aldatu]

  1. 36. araua, Euskaltzaindia, http://euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0036.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-9-24 

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Haute-Marne