Hegoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hegoi, batzuetan Egoi ortografiaz ere idatzia, euskal mitologiako hego haizearen jainkoa da.

Hego haizeak zurrunbiloetan jotzen du askotan mendi, baso eta herrietan, eta batzuetan bere indarragatik txikizioak eginez. Hau dela eta, Hegoi eta hego haizea beste zenbait ireluekin lotua izan dira: Ehiztari beltza, Eate, Izugarri...

Hego Haize eta Egoiren inguruko sinesmen eta elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Behe Nafarroan kontatzen dute ipuintxo hau: Printzesa bat Espainiako erregearekin ezkondu zen, eta Behe Nafarroa ezkon saritzat eman zion.

Hala ere Frantziak indarrez berreskuratu zuen herrialdea, eta handik aurrera Printzesa hego haize bilakatuta mendi eta ibarren gainetik itzultzen da berea dena exijitzeko.

  • Baztanen uste dute hego haizea jotzen duenean, Infernuko ateak ireki direla bertan bekatari bat sartzeko.
  • Baztanen ere, Elizondon hain justu, ipuintxo hau kontatzen dute Egoi eta pertsonifikatutako gainontzeko haizeei buruz.

"Zehar-haizearen alabak dira Ipar-haize eta Haize-Egoaren andreak. Ipar-haizearen andrea oso arretatsua da, eta bere senarrari baratxuri-salda egiten dio. Eta gero gizona haserretu gabe egoten da beti. Haize-hegoak andre lazoa du, ez dio egiten baratxuri-salda, eta gero gizona haserretzen da. Haserretzen da senarra eta aita-arrebengana joaten da eta andrearen dotea eskatzen dio, Lehen agindu ziolako eta ez ziola eman, gero emango ziola aginduz. Aita-arrebak, negar iturriekin esaten dio orain ez duela, gero emango diola. Orduan baketzen da Haize egoa".

Ipuin honek aldaerak dauzka Garazin eta Zugarramurdin.

  • Oro har haizeekiko kezka beti handia izan da landatar munduan.

Errenteria aldean, zera sinesten dute, Eguak (Egoi) ez duela euririk ekartzen, eta Ernio-Haizea (Hego-mendebalekoa) bere aurka borrokatzera datorrela. Hala ere Ernio-Haizeak kalteak egiten ditu uzta eta zuhaiztietan, bere bortizkeria dela eta. Haize honek eurite handiak ekartzen ditu bidera Mendebal-haizea irteten baldin bazion.

Egoi izeneko jende ezaguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • "Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica". Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.