Rodolfo I.a Habsburgokoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rodolfo I.a
Rodolfo I.a Habsburgokoa

Rodolfo I.aren hilobia, Speyerren (Alemania)


Alemaniako erregea
(Erromatarren erregea)
1273ko irailak 29 – 1291ko uztailak 15
Aurrekoa Rikardo Cornwallekoa
Interregnoa
Ondorengoa Adolfo Nassaukoa

Austria eta Estiriako dukea
1278ko abuztuak 26 – 1282ko abenduak 27
Aurrekoa Otakar II.a Bohemiakoa
Ondorengoa Alberto I.a Alemaniakoa

1278ko abuztuak 26 – 1286ko otsailak 1
Aurrekoa Otakar II.a Bohemiakoa
Ondorengoa Meinhard II.a

Jaiotza 1218ko maiatzaren 1a
Limburg-im-Breisgau
Heriotza 1291ko uztailaren 15a
Speyer
Ezkontidea Gertrud von Hohenberg
Elisabet Burgundiakoa
Senideak Aita: Alberto IV.a, Habsburgoko kondea
Ama: Hedwig Kyburgekoa
Erlijioa Katolikoa
Armoiries empereur Rodolphe Ier.png

Rodolfo I.a Habsburgokoa (alemanez: Rudolf von Habsburg, latinez: Rudolphus, txekieraz: Rudolf Habsburský; Limburg-im-Breisgau, 1218ko maiatzaren 1a - Speyer, 1291ko uztailaren 15a ) 1273-1291 bitartean Alemaniako erregea (Erromatarren erregea) izan zen. Habsburgo etxeko Alemaniako lehen erregea izan zen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto IV.a Habsburgoko kondearen semea zen, eta harengandik jaso zituen Alsazia, Aargau eta Breisgauko lurrak. 1273an koroatu zuten Erromatarren errege Aachengo katedralean, eta hala amaitu zen Germaniako Erromatar Inperioak erregerik gabe izan zuen lehen tarte luzea (1254-1273).

Rodolfo I.a Alemania batzen eta sendotzen saiatu zen. Jaun feudalen eta, batez ere, Otakar II.a Bohemiakoaren aurka borrokatu zen. 1276-1278 bitartean, Austria, Estiria, Karintia eta Karniolako lurrak kendu zizkion hari eta, ondoren, irabazi handiak eskuratu zituen lurralde horiek feudo-ondasun bihurturik. Adolfo Nassaukoa izan zuen ondorengoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rudolf I Global.britannica.com
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodolfo I.a Habsburgokoa Aldatu lotura Wikidatan