Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frantzisko II.a
Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Frantzisko II.a 1805 aldean


1792ko martxoak 1 – 1835eko martxoak 2
Aurrekoa Leopoldo II.a
Ondorengoa Fernando V.a

1792ko martxoak 1 – 1835eko martxoak 2
Aurrekoa Leopoldo II.a
Ondorengoa Fernando V.a

1792ko uztailak 5 – 1806ko abuztuak 6
Aurrekoa Leopoldo II.a

1804ko abuztuak 11 – 1835eko martxoak 2
Ondorengoa Fernando I.a

Jaiotza 1768ko otsailaren 12a
Florentzia
Heriotza 1835eko martxoaren 2a
Viena
Ezkontidea Elisabeth von Württemberg
Maria Teresa Napolikoa
Maria Ludovika Austria-Estekoa
Karoline Auguste von Bayern
Senideak Aita: Leopoldo II.a
Ama: Maria Luisa Borboikoa
Erlijioa Katolikoa

Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (alemanez: Franz II, Erwählter Römischer Kaiser; Florentzia, 1768ko otsailaren 12a - Viena, 1835eko martxoaren 2a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko azken enperadorea izan zen. 1792tik 1806ko abuztuaren 6an, Austerlitzeko porrotaren ostean, Inperioa desegin zen arte erreinatu zuen. Horrez gainera, 1792-1835 bitartean Hungariako eta Bohemiako erregea, eta 1804-1835 bitartean Austriako enperadorea izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leopoldo II.aren semea eta Maria Antonietaren iloba zen. Frantziak bere kontrako gerra hasi zuen 1792an; hondamen askoren ondoren Italiako (Lombardia) eta Inperio Santuko lur asko (Herbehereak, Rhin eskualdea) utzi behar izan zituen. 1804ean Austriako enperadoretza hartu zuen herentziaz. 1806an Rhingo Konfederazioa onartu behar izan zuen. Frantzisko I.a izena hartu eta 1806ko abuztuaren 6an Inperio Santuko enperadore titulua utzi behar izan zuen.

1809an Napoleonekin izandako arazoak konpontzeko bere alaba Maria Luisa eman zion emazte; 1810ean ezkondu ziren. Hala ere, 1813an, Metternichek gomendaturik, Napoleonen kontrako koalizioan sartu zen. Vienako Kongresuari esker lehenago bere mendean izandako lurrak berreskuratu zituen, baina ezin osatu ahal izan zuen berriro Inperio Santua. Germaniar Konfederazioko lehendakari izan zen. Metternichen politika sistema gauzatu zuen, liberalismoaren kontrakoa alegia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Francis II Global.britannica.com
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan