Karlos VII.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos VII.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa


Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1742ko urtarrilaren 24a - 1745eko urtarrilaren 20a
printze hautesle


Erromatarren erregea

Bizitza
JaiotzaBrusela1697ko abuztuaren 6a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMunich1745eko urtarrilaren 20a (47 urte)
Hobiratze lekuaTheatine Church (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaMaximiliano II.a Emanuel Bavariakoa
AmaTeresa Kunegunde Sobieska
Ezkontidea(k)Maria Amelia Austriakoa  (1722ko urriaren 5a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaWittelsbach-eko etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Lantokia(k)Italia
Versailles eta Munich
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 13035443 Edit the value on Wikidata

Karlos VII.a, Erromatar Inperio Santuko enperadorea (Brusela, 1697ko abuztuaren 6a - Munich, 1745eko urtarrilaren 20a), Karlos Alberto Wittelsbachekoa eta Karlos VII.a Alberto (alemanez, Karl VII. (HRR)) ere deitua, Bavariako printze hauteslea izan zen 1726tik 1745era arte, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea 1742tik 1745era arte. Wittelsbacheko etxeko kidea zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maximiliano II.a Emanuel Bavariakoako printze hauteslearen eta Teresa Kunegunda Sobieskaren semea, eta Joan III.a Sobieski Poloniako erregearen biloba zen. Bere familia Espainiako Ondorengotza Gerran banandu zen eta urte askotan Austrian bizi izan zen, etxe barruan atxilotua. Familia ez zen elkartu 1714ko Rastatteko Ituna izenpetua izan zen arte. 1717an Karlos VI.a enperadoreak, veneziarrei laguntzeko helburuz, hasi zuen otomandarren aurkako gerran borrokatu zen[1].

1722an Maria Amelia Austriako artxidukesa, Josef I.a Erromatar Inperio Santuko enperadorearen alaba gazteenarekin ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten. 1726an, aita hil zitzaionean, Bavariako duke eta Erromatar Inperio Santuko printze hautesle izendatu zuten.

Karlos VI.a enperadorea 1740an hil zen. 1713ko Santzio Pragmatikoaren arabera, haren alaba Maria Teresa izan beharko zen oinordekoa. Baina Karlos Albertok Josef I.a enperadorearekin zuen ahaidetasuna (suhia zen) erabili zuen Habsburgotar dinastiaren lurraldeak erreklamatzen hasteko aitzakia gisa. Horrek Austriako Ondorengotza Gerra piztu zuen. 1741ean Karlos Alberto Bohemiako errege koroatu zuten, eta 1742an enperadore, Frantzia eta Espainiaren laguntza jaso ondoren. Handik gutxira, Maria Teresak, hungariarren laguntzaz, Austria Garaia eta Bohemiatik bota zuen. 1744an, Prusiako errege Frederiko II.a Handiak Bohemia inbaditu zuen, eta horrek Karlos Alberto Bavariara itzultzea ahalbidetu zuen[1]. Karlos Alberto Munichen hil zen, gerra amaitu baino lehenago[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Charles VII, Holy Roman Emperor Encyclopaedia Britannica, 9th and 10th editions. 1902encyclopedia.com
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos VII.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan