Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frederiko III.a
Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

1312 – 1313
Aurrekoa Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Ondorengoa Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Jaiotza 1415eko irailaren 21a
Innsbruck
Heriotza 1493ko abuztuaren 19a (77 urte)
Linz
Sinadura Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa-ren sinadura

Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (Innsbruck, 1415eko irailaren 21a - Linz, 1493ko abuztuaren 19a) Germaniako enperadorea 1440-1493 bitarteko urteetan. Alberto II.aren ondorengoa zen, eta Erroman koroatua izan zen azken enperadorea (1452). 1457an Goi eta Behe Austria jaso zituen, baina 1485ean Mathias Korbino, Hungariako erregeak Vienarekin batera kendu zizkion, baina 1490ean itzuli zizkion berriro. Haren seme Maximiliano I.a Burgundiako Mariarekin ezkontzean, gerora Karlos V.aren inperioa ekarri zuen ezkontza politikari hasiera eman zion. Berak hartu zuen Habsburgeko familiaren ikur hitza A.E.I.O.U., (Austriae est imperare orbi universo: Austriari dagokio mundu osoan agintzea).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan