Henrike VII.a Ingalaterrakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Henrike VII.a Ingalaterrakoa (1457ko urtarrilaren 28a1509ko apirilaren 21a), Henrike Tudor (galesez: Harri Tudur) ere deitua, 1485-1509 bitarteko urteetan Ingalaterrako erregea eta Irlandako jauna izan zen, Tudor leinuaren lehendabizikoa.

Bizitza

Edmundo Tudorren eta Margarita Beaufortkoaren semea zen; Lancastertarren azkenekoa izan zen. Eduardo IV.ak Frantziara erbesteratzera behartu zuen. Rikardo III.aren aurka altxatu zen eta menderatu egin zuen 1485eko Bosworthko guduan; Bi Arrosen Gerraren amaiera izan zen hura. Horren ostean, Ingalaterrako errege bilakatu zen. Guduzelaian tronua lortu zuen Ingalaterrako azken erregea izan zen.

Elisabet Yorkekoarekin ezkonduta, Tudor dinastia sortu zuen. Irlandarren aurka borrokatu eta nagusitu zen, eta Jakobo IV.a Eskoziakoarekin ezkondu zuen Margarita alaba. Era horretan Ingalaterra Britainiar uharteetan nagusi izatea lortu zuen.

Erreferentziak


Aurrekoa
Rikardo III.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea eta Irlandako jauna.
1485eko abuztuaren 22a1509ko apirilaren 21a
Ondorengoa
Henrike VIII.a Ingalaterrakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike VII.a Ingalaterrakoa Aldatu lotura Wikidatan