Hiru puntako kanpandorre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hiru puntako kanpandorrea edo zuberotar estiloko kanpandorrea Zuberoako eta bere inguruko eliza zenbaitek duten ezkila dorrea da. Zubereraz hiru püntako zeinützülia[1] edo hirutako zeinütegia[2] deitzen zaio.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpandorre mota hau eraikitzen XVII. mendean hasi zen. Ezkila-dorrea gehienetan laua den fatxadan dago; horregatik batzuetan "kanpandorre-murrutzat" jotzen da.

Hiru puntek erlijio katolikoaren Hirutasuna irudikatzen dutela esan dute ikertzaile batzuek[3]. Baina hori ez da uste zuzena, kalbarioa irudikatu nahi baitute. Horregatik hiru punten goialdean gurutzeak egon ohi dira; batzuetan puntak berdinak dira eta beste batzuetan erdialdekoa altuagoa da. Erdialdekoari "Kristoren pinakulua" deitzen zaio eta beste biei "lapurrenak"[4].

Geografikoki asko Zuberoan daude eta gainontzekoak ere auzolurretan, dela Euskal Herrian (Nafarroa Beherea) dela Okzitaniako Gaskoinian.

Hiru puntako kanpandorreen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osoa izan gabe, behean estilo honetako ezkila dorrea duten elizen zerrenda eskaintzen da.

Zuberoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maule Gaineko Andere Dena Mariaren eliza, XIV. mendekoa. Erlijio Gerren garaietan 30 urtez katedrala izan zen.
  2. Berrauteko Donibaneko baseliza, hilerriaren erdian gordetzen dena.
  3. XVII. mendeko San Frantses lizeo pribatuko baseliza.

Nafarroa Beherean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okzitanian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desagertutakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehuntze (Lapurdi): Prémontrés kongregazio katolikoaren abadetxeak zuberotar estiloko kanpandorrea izan zuen 1840tik 1986ra. 1839an tximista batek lehenago zegoena hondatu eta gero eraikia, bitxia zen Lapurdin halakoa topatzea eta 1986an lan batzuk egin behar zirela profitatuz herrialde honi dagokion estilokoa eraiki zuten.
  • Urdiñarbe (Zuberoa): XII. mendeko San Mixelek hiru puntako ezkila dorrea izan zuen baina erre egin zen.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuberoako elizen galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ziunta mahai-jokoa, Uhaitza, Mendikota, 1997.
  2. Allande Sokarros, Xiberoko xendak. 36 ebilaldi Eüskal Herrian, Zuberoako Herri Elkargoa, Maule-Lextarre, 2005. Ikus 26.or.
  3. Philippe Veyrin: Les Basques, 241.or. Arthaud, 1975eko abenduaren 20a. ISBN 2-7003-0038-6.
  4. Églises à clocher trinitaire, Gilbert Desport, Ekaina, Donibane Lohizune, 111. zkia., 2009ko 3.a. Ikus 163-174.or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiru puntako kanpandorre Aldatu lotura Wikidatan