Mendikota
Wikipedia(e)tik
|
Mendikota |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Menditte |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Maule Lextarre |
| Alkatea | Jean-Pierre Etxart (2008-2014) |
| Herritarra | Mendikotar |
| Koordenatuak | 43°9′47″N 0°54′2″W / 43.16306°N 0.90056°WKoordenatuak: 43°9′47″N 0°54′2″W / 43.16306°N 0.90056°W |
| Eremua | 6,33 km2 |
| Garaiera | 176 - 575 m |
| Posta kodea | 64130 |
| INSEE kodea | 64378 |
| Biztanleria | 211 bizt |
| Dentsitatea | 33,33 bizt/km² |
Mendikota Zuberoako erdialdeko udalerria da, Arbaila eskualdean dagoena, Uhaitzaindi ibaiaren ezkerraldean, Maule-Lextarreko kantonamenduan. 6,33 km2 ditu, eta 2006an 211 biztanle zituen (mendikotarrak). Auzo nagusiak Mendikota (herriburua) eta Etxandi dira. Herriko euskara zuberera da, eta euskaldunak dira mendikotarren % 73.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Uhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da, baita bertara isurtzen diren Ibarra, Ordobi eta Espileko errekak ere.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Gotaine-Irabarne iparraldean
- Idauze-Mendi ipar-mendebaldean
- Arrokiaga ekialdean
- Ozaze-Zühara eta Zalgize-Doneztebe hegoaldean
[aldatu] Historia
1327. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mendikotako herria.
[aldatu] Ekonomia
Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (barazkiak, bazkarako landareak, artoa, ardi azienda) eta haren inguruan sorturiko industria (janari industria) dira.
[aldatu] Demografia
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2007ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Jasokundearen eliza XVII eta XVIII. mendeetan izan zen eraikia eta XIX. mendearen amaieran berriztatu zen.
- Bereterretxeren jauregia, XIV. mendekoa
[aldatu] Kanpo loturak
| Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
