Ainharbe
Wikipedia(e)tik
|
Ainharbe |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Ainharp |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Maule Lextarre |
| Alkatea | Jean-Pierre Arhanchiague (2008-2014) |
| Herritarra | Ainharbear |
| Koordenatuak | 43°15′41″N 0°55′45″W / 43.26139°N 0.92917°WKoordenatuak: 43°15′41″N 0°55′45″W / 43.26139°N 0.92917°W |
| Eremua | 14,07 km2 |
| Garaiera | 129 - 426 m |
| Posta kodea | 64130 |
| INSEE kodea | 64012 |
| Biztanleria | 142 bizt |
| Dentsitatea | 10,09 bizt/km² |
Ainharbe Zuberoako udalerria da, Pettarra eskualdean kokaturik dagoena.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Herriko lurretan jaiotzen da Barlako erreka.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Arüe-Ithorrotze-Olhaibi iparraldean
- Lohitzüne-Oihergi ipar-mendebaldean
- Ezpeize-Ündüreine eta Bildoze-Onizepea ekialdean
- Maule-Lextarre hego-ekialdean
- Garindaine eta Urdiñarbe hegoaldean
[aldatu] Etxeak eta Auzoak
- Benta
- Bordaleküa
- Cabanna
- Elhorri
- Elhorriberria
- Habiaga
- Intsauspia
- Jaigüberria
- Karrikabürü
- Lambare
[aldatu] Historia
Oloroe-Donamariako elizbarrutiaren menekoa zen monastegi bat zegoen Ainharben, erromesentzat ospitalea ere bazuena.
[aldatu] Ekonomia
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza (batez ere artoa lantzen delarik) eta abeltzaintza dira.
[aldatu] Kultura
Herria Donejakue Bidean dago kokaturik, Ospitalepea eta Donapaleu lotzen dituen bidearen aldakian hain zuzen ere.
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Jean-Pierre Arhanchiague | 1995-2001 | |
| Jean-Pierre Arhanchiague | 2001-2008 | |
| Jean-Pierre Arhanchiague | 2008-2014 |
[aldatu] Biztanleriaren eboluzioa
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2006ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
[aldatu] Ondasun nabarmenak
XI. mendean jatorria duen eliza du herriak, kanpandorrea XVII. mendekoa delarik. Bertako hilerrian, kanpandorrearen garaikoak diren hilarri diskoidalak daude.
