Jean Isidore Harizpe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Isidore Harizpe
Jean Isidore Harizpe
Datu pertsonalak
Jaio 1768ko abenduaren 7a
Baigorri (Nafarroa Beherea)
Hil 1855eko maiatzaren 26a
Lakarra (Nafarroa Beherea)

Jean Isidore Harizpe, Lehendabiziko Harizpeko kondea (Baigorri, 1768ko abenduaren 7a - Lakarra, 1855eko maiatzaren 26a), Frantziako Armadan aritutako euskal militarra izan zen, 1851an Frantziako mariskal bihurtu zena.

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigorriko Gaineko karrikan jaioa, aitak Harizpe apaiza izatea nahi bazuen ere 1792an Frantziako Armadan boluntario sartu zen eta lasterrera, 1793an, Espainiaren aurkako Konbentzio Gerraren barruan, Donibane Garazin konpainia antolatu zuen; borrokaldiak Baigorri jaioterriko inguruetan bertan (Urepele, Berdaritz, Adartza, Izpegi...) gertatu ziren, ospea eman zion Arrolako Harrian 1793ko ekainaren 3 eta 4an gertatutakoa barne[1].

Konbentzio Gerra amaitu ondoren, 1795ean, Bordelen Garona Garaiko matxinatuak borrokatu zituen. 1799an Grisons Kantonamenduan borrokatu zuen MacDonalden agindupean. Italiako Armadan ere Moncey eta Bruneren agindupean egona, 1802ko maiatzean euskal ehiztarien buruzagi bihurtu zen Anguleman.

Napoleondar Gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren Koalizioaren gerra hasi zenerako, Harizpe Kostaldeko Armadan zegoen Augereau mariskalaren agindupean. 1805 eta 1806an Desjardin Dibisioan zegoen. Harizpe Jenan zauritua zen 1807ko urtarrilean eta brigada-jeneral bihurtu zen. Soult mariskalaren agindupean, Gludstadt, Heilsberg eta Friedlandgo batailetan parte hartu zuen, eta berriro zauritua zen.

Berriro Kostaldeko Armadan, 1808an Espainiara joan zen. Tutera eta Zaragozan borrokatu zuen. Bostgarren Koalizioaren Gerran, Harispe Sucheten agindupean zegoen.

Belchite, Tarragona, Lleida eta Valentzian borrokatu ondoren, Harizpek Ohorezko Legioa lortu zuen eta konde izendatu zuten. Erretretan, Wellington dukearen inbasioa saihestea saiatu zuen Orthez, Tarbes eta Tolosan borrokatuz.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borboien berrezarpenean, Harizpe San Luisen zaldun bihurtu zen. Gero, Ehun Egunetan berriro Napoleonen alde egin zuen. Uztaileko Iraultzan diputatu hautatua izan zen, 1835ean Frantziako Pare izendatu zuten eta Napoleon III.ak 1851an Frantziako mariskal. Frantziako Bigarren Inperioan senatari izan zen.

Bere izena, Parisko Garaipen Arkuan dago idatzita, mendebaldeko aldean. Lakarrako hilerrian dago hobiratuta, bertan bizi baitzen.

Pertsonaiaren balorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar estatuarentzat euskaldun guztiz eredugarria den bitartean, euskaltzale eta abertzaleen ikuspuntua ezin ezberdinagoa da. Adibidez, hauxe idatzi zuen Piarres Xarritonek 1991n:[2]

« Harispe marexalari pastoral bat eskaintzen ziotela Muskildiarrek jakiteak ez zidala atseginik eman aitortu behar dut. Bainan ez baitut oraino ikusi delako pastorala gerta liteke gure ziberotar euskaltzaleak aski trebeak izaitea Baigorriko frantses militarraren berreskuratzeko. Agian bai! (...) Arrotzen alde odola ixuri duten euskaldun militar ospetsuen historiaz dihardugunaz geroz, Loiolaren mendeurrena gogoratzen zait (...) egia erran, beren alde borrokatu zen gipuzkoarraren berreskuratu nahiak Espainolen aldetik ez nau harritzen: handiagorik ikusi dugu, hala nola Xabier-eko seme ezaguna, espainoldu nahi digutelarik zenbaitzuk (...)  »

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Isidore Harizpe Aldatu lotura Wikidatan
  1. Mixel Oronoz: Oilandoiko ermita, 2001, Elkarlanean).
  2. «Harispe eta Loiola», Euskaldunon Egunkaria, 1991-VII-20.