Karabana (telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karabana
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Zigor Iturrieta
Itxaso González
Iraupena 60 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) New Digital Media Euskadi S.L.
TB Katea ETB1
Ordutegia Astelehenetik ostegunera 21:15etan
Emisioa 2019ko uztailaren 1a –
2019ko abuztuaren 30a
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 34
Audientzia %1,1

Karabana ETB1en emititzen den gastronomia saioa da. Zigor Iturrieta sukaldaria eta Itxaso González aktorea dira aurkezleak eta astelehenetik ostegunera emititzen da saioa 21:15etan, euskaraz.

Ekainean, Gure kasaren 2. denboraldia bukatu eta ordezko gisara hasi zen programa. Udako programa bat da.

Lehenengo atala 2019ko uztailaren 1ean eman zuten eta audientzia datu bikaina lortu zuen. %3,0ko sharea eta euskaldunen artean %9,1eko kuota. Gainera, 99.000 ikus-entzulek bat egin zuten programaren momenturen batean emanaldiarekin. Gure kasaren datuak erraz hobetu zituen.[1]

Hala ere, lehehengo atal horretatik aurrera, datuak jaitsi egin ziren eta orokorrean saioak audientzia eskasa izan zuen. Programa 2019ko abuztuaren 30ean amaitu zen.

Saioaren azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karabana bat hartuta eta sukalde ibiltari batekin, Euskal Herrian zehar ibiliko dira Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez.

Herri bakoitzean bi programa grabatuko dituzte eta toki horretan tipikoak diren platera prestatuko dituzte herritarrekin batera. Sukaldean arituko direnak herritarrak izango dira. Herritar saltsero eta alaiak. Gainera, kozinatu bitartean, herritarren istorioak ere ezagutuko ditugu.

Karabana saioak hainbat kolaboratzaile izango ditu: Izorne Luengo, Axpeko Akebaso jatetxeko sukaldaria; Santiago Rios, Mutrikuko Piper jatetxeko burua; eta Fernando Alberdi Getariko Dona Doni izozki dendako arduraduna, besteak beste.

Karabanaz eta sukaldeaz gain, elkarrizketak egiteko txoko bat ere izango da eta bertara gonbidatu ezberdinak joango dira. Esaterako, lekuan lekuko jatetxe eta tabernetako hornitzaileak edota sukaldariak.

Gainera, herri bakoitzean, bertako aurpegi ezagunak ere gonbidatuko dituzte karabanara bisitatxoa egitera.

Herrietako paraje kuttunak eta jaietako ekitaldiak ere erakutsiko dituzte saioan erreportaje bidez. Betiere gastronomiarekin lotura dutenak.[2]

Erreportariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1 34 2019ko uztailaren 1a 2019ko abuztuaren 30a ---- %1,1

Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atala

(guzt.)

Atala

(denb.)

Astea Emisio data Herria Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 1 1 2019ko uztailaren 1a Zumarraga I %3,0 (%9,1)
2 2 2019ko uztailaren 2a Zumarraga II %1,1 (%3,3)
3 3 2019ko uztailaren 3a Mungia I %1,4 (%4,3)
4 4 2019ko uztailaren 4a Mungia II %0,9 (%2,8)
5 5 2 2019ko uztailaren 8a Iruñea I %1,0 (%2,7)
6 6 2019ko uztailaren 9a Iruñea II %1,9 (%4,3)
7 7 2019ko uztailaren 10a Zumaia I
8 8 2019ko uztailaren 11a Zumaia II %1,0 (%4,0)
9 9 3 2019ko uztailaren 15a Markina-Xemein I %0,5 (%1,8)
10 10 2019ko uztailaren 16a Markina-Xemein II %0,9 (%3,0)
11 11 2019ko uztailaren 17a Zornotza I %0,3 (%0,9)
12 12 2019ko uztailaren 18a Zornotza II %0,9 (%2,1)
13 13 4 2019ko uztailaren 22a Pasai Donibane I %1,9 (%4,1)
14 14 2019ko uztailaren 23a Pasai Donibane II %0,5 (%1,1)
15 15 2019ko uztailaren 25a Errenteria I %2,5 (%5,5)
16 16 2019ko uztailaren 26a (ostirala) Errenteria II %0,4 (%0,9)
17 17 5 2019ko uztailaren 29a Lekeitio I %1,3 (%2,1)
18 18 2019ko uztailaren 30a Lekeitio II %0,9 (%3,2)
19 19 2019ko uztailaren 31a Azpeitia I %2,0 (%6,1)
20 20 2019ko abuztuaren 1a Azpeitia II %0,6 (%1,7)
21 21 6 2019ko abuztuaren 5a Oiartzun I %0,6 (%1,0)
22 22 2019ko abuztuaren 6a Oiartzun II %1,6 (%3,6)
23 23 2019ko abuztuaren 8a Gasteiz I %1,4 (%4,3)
24 24 7 2019ko abuztuaren 12a Gasteiz II %1,7 (%5,6)
25 25 2019ko abuztuaren 13a Donostia I %0,7 (%2,0)
26 26 2019ko abuztuaren 14a Donostia II %1,7 (%5,2)
27 27 8 2019ko abuztuaren 19a Hondarribia I %1,0 (%2,1)
28 28 2019ko abuztuaren 21a Bilbo I %0,4 (%1,2)
29 29 2019ko abuztuaren 22a Bilbo II %0,8 (%1,8)
30 30 9 2019ko abuztuaren 26a Hondarribia II %2,4 (%6,0)
31 31 2019ko abuztuaren 27a Mutriku I %0,6 (%1,3)
32 32 2019ko abuztuaren 28a Mutriku II %0,8 (%1,9)
33 33 2019ko abuztuaren 29a Zarautz I %0,4 (%0,9)
34 34 2019ko abuztuaren 30a (ostirala) Zarautz II %0,5 (%1,0)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]