Pehr Henrik Ling
Wikipedia(e)tik
Pehr Henrik Ling (Ljunga, Suedia, 1776 - Stockholm, Suedia, 1839) suedierazko poeta eta suediar gimnastikaren sortzailea izan zen. Lundeko Unibertsitatean esgrima-irakasle izan ondoren, gimnastika-eskola bat zabaldu zuen Stockholmen 1814an, eta han gauzatu zituen gimnastika arrazionalaz zituen teoriak; Gimnastikaren oinarri orokorrak obran agertu zituen (1840). Poema epikoak eta tragedia erromantikoak ondu zituen: Gylfe (1810) eta Asarne (1816-1833).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.