Pskov oblasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:25, 26 urtarrila 2016

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula Pskov oblasta (errusieraz: Пско́вская о́бластьtranslit.: Pskovskaya oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat zehazki, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokatua. 55.300 kilometro karratuko azalera du, eta 2010ean 673.423 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Pskov hiria da.

Geografia

Pskov oblasta ipar-mendebaldeko Errusian dago. Iparraldean Leningradoko oblastarekin du muga, Novgorod oblastarekin ekialdean, Tver eta Smolensk oblastekin hego-ekialdean, Bielorrusiako Vitsebskeko oblastarekin hegoaldean, eta Estonia zein Letoniarekin mendebaldean. Gehiena Lovat, Shelon eta Velikaia ibaien behe arroetan hedatzen da. Zohikaztegi, zingira eta aintzirek (aipagarriena Peipus da) eremu handiak hartzen dituzte, eta gainerakoan izei, pinu, haritz eta urki basoak daude[2].

Hiri nagusiak Pskov, hiriburua, eta Velikiye Luki dira.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pskov oblasta Aldatu lotura Wikidatan