Khanty-Mansi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Khanty-Mansi

Khanty-Mansiko bandera
Bandera
Khanty-Mansiko armarria
Armarria
Estatua ErrusiaErrusia
Hiriburua

Koordenatuak:

Khanty-Mansisk

61°00′02″N 69°00′22″E / 61.00056°N 69.00611°E / 61.00056; 69.00611Koordenatuak: 61°00′02″N 69°00′22″E / 61.00056°N 69.00611°E / 61.00056; 69.00611

Banaketa administratiboa Barruti autonomoa
Khanty-Mansi in Russia.svg
Azalera
534.800 km²
Biztanleria
Dentsitatea
1.532.243 (2010)
2,87 bizt/km²
Web www.admhmao.ru/

Khanty-Mansi (errusieraz: Ханты-Мансийский автономный округ — Югра) Uraletako Barruti Federalean kokatzen den Errusiako subjektu federala (barruti autonomoa) da, administratiboki Tiumen oblastaren menpe dagoena. 534.800 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.532.243 biztanle zituen[1]. Hiriburua Khanty-Mansisk da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khanty-Mansi Siberiako Ob ibaiaren inguruan eta Ural mendien ekialdean dago. Lurralde zingiratsua da Mendebaldeko Siberiako ordokian zabaltzen dena, mendebaldeko ertzean, Ural mendien hasieran salbu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mende erdia arte aberastasun iturri nagusia ibaietako arrantza, abere-hazkuntza eta basogintza izan dira. 1960ren ondorengo urteetan, ordea, guztiz aldatu zen ekonomia, petrolio- eta gas-hobi handiak aurkitu baitziren Ob ibaiaren ertzeetan. Hobien ustiapenak etorkin asko erakarri zituen, Sobietar Batasun ohi osotik zetozenak.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean sortu zuten barruti autonomo hau khanty eta mansi herrientzat. Hizkuntzaz hungariarren eta finlandiarren ahaideak dira. Beti ere, 2002ko erroldan hogeita bost talde etniko zenbatu ziren, eta talde bakoitza bi mila pertsona baino gehiagok osatzen zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Khanty-Mansi Aldatu lotura Wikidatan