Belgorod oblasta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Belgorod oblasta
Белгородская область

bandera
Bandera
armarria
Armarria
Estatua ErrusiaErrusia
Hiriburua

Koordenatuak:

Belgorod

50°46′N 37°27′E / 50.767°N 37.450°E / 50.767; 37.450Koordenatuak: 50°46′N 37°27′E / 50.767°N 37.450°E / 50.767; 37.450

Lurralde mota Oblasta
Belgorod in Russia.svg
Azalera
27100 km²
Biztanleria 1532526 (2010)
ISO 3166-2 RU-BEL

Belgorod oblasta (errusieraz: Белгоро́дская о́бластьBelgorodskaya oblast) Erdialdeko Barruti Federalean kokaturik dagoen Errusiako subjektu federal bat da. 27.100 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.532.526 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Belgorod hiria da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgorod oblasta mendebaldeko Errusian dago, gehienbat Donets, Vorskla eta Oskol ibai-arroen goialdeak hartuz[2]. Hegoalde eta mendebaldean Ukrainako Luhansk, Kharkiv eta Sumyko oblastekin du muga, iparralde eta ipar-mendebaldean Kursk oblastarekin, eta ekialdean Voronezh oblastarekin.

Jatorrizko landaredia, baso hosto-erorkorrak eta estepa, hein handi batean desagertu da, nekazaritzaren eraginez. Ibai bazterretan zenbait harizti kontserbatu dira[2].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da. Laboreak (garia, garagarra, artatxikia eta artoa), azukre erremolatxa eta ekilorea dira uzta nagusiak. Baratze asko dago[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belgorod oblasta Aldatu lotura Wikidatan