Kabardino-Balkaria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kabardino-Balkariako Errepublika
Кабардино-Балкарская Республика
Къэбэрдей-Балъкъэр Республикэ
Къабарты-Малкъар Республика
Inguxetiako bandera

Bandera
Inguxetiako armarria

Armarria
Ereserkia: Kabardino-Blakariako Ereserkia
Inguxetiako kokapena
Hiriburua Naltxik
Sorrera 1936ko urtarrilaren 5
Antolaketa
Subjetu mota
Barruti Federala
Eskualdea
Errepublika
Hegoaldea
Ipar Kaukaso
Kodea
ISO 3166-2
07
RU-KB
Informazioa
Azalera 12.500 km2
Biztanleria
-Dentsitatea
901.494 biztanle
72,1 bizt/km2
Hizkuntzak ofiziala(k) Errusiera, kabardera, balkarera
Gobernua
Presidentea Arsen Kanokov
Legebiltzarra Parlamentua
Webgune ofiziala

Kabardino-Balkaria Errusiako federazioaren barnean dagoen Errepublika bat da, Kaukaso mendien iparraldean. Hiriburua Naltxik da. Biztanleriaren % 45 kabardinoak dira, eta % 37,3 errusiarrak.

Kabardino-Balkaria errepublikako mapa.

Oso lurralde menditsua da; Kaukaso mendietako gailur gorenak han daude (Elbrus, Diykh-Tau, Koshtan-Tau, Dzhangi-Tau, Shkora). Glaziar handiak dira, orobat. Iparraldean eta ipar-ekialdean Kabardinoko ordokia dago, nekazaritzarako mendialdekoak baino lur hobeak dituena. Ordoki horretan biltzen da nekazaritza gehiena.

Biztanleriaren % 60 hirietan bizi da. Erlijio nagusia islama da. Aberastasun-iturri nagusia, nekazaritzaz eta abere-hazkuntzaz gainera, energia elektrikoaren esportazioa (Kaukaso mendietako zentral hidroelektrikoak), meatzeak (urrea, kromoa, nikela) eta industria txikien produktuak (oihalgintza, zapatagintza, etab.) dira.

[aldatu] Historia

1557an kabardinoak errusiarrekin aliatu ziren, Kabarda eskualdea Terek kosako eskualdearen parte zela (gaur egun han bizi diren errusiar gehienak kosakoen ondorengoak dira). Mendietako balkar etniakoek luzaro eutsi zieten errusiarren erasoei. 1921ean Kabardino eskualde autonomoa eratu zen, eta 1922an, Balkariarekin baturik, Kabardino-Balkaria lurralde autonomoa; 1936an errepublika autonomoa eratu zen. 1943an, balkar etniakoak, alemaniar nazien laguntzaile zirela salaturik, beren lurraldetik kanpora egotzi zituzten. Haien lurraldea, Balksango haran menditsua, Georgiari eman zitzaion. 1956an balkariarrak berriro itzuli ziren beren lurraldera, eta hurrengo urtean Kabardino-Balkaria errepublika eratu zen berriro.

[aldatu] Kanpo-loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Kabardino-Balkaria


Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak