Txuvaxia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txuvaxiako Errepublika - Txuvaxia
Чувашская Республика — Чувашия
Чăваш Республики — Чăваш Ен
Txuvaxiako bandera

Bandera
Txuvaxiako armarria

Armarria
Ereserkia: Txuvaxiako Errepublikako ereserki nazionala
Txuvaxiako kokapena
Hiriburua Txeboksari
Sorrera 1920eko ekainaren 24
Antolaketa
Subjetu mota
Barruti Federala
Eskualdea
Errepublika
Volga
Volga-Viatka
Kodea
ISO 3166-2
21
RU-CU
Informazioa
Azalera 18.300 km2
Biztanleria
-Dentsitatea
1.313.754 biztanle
71,8 bizt/km2
Hizkuntzak ofiziala(k) Errusiera, txuvaxiera
Gobernua
Presidentea Nikolai Fiodorov
Legebiltzarra Estatu Kontseilua
Webgune ofiziala

Txuvaxia[1] Errusiako federazioaren barneko errepublika da. Hiriburua Txeboksari da.

Errusiako zazpi errepublika autonomoetako bat, Europako Errusiako mendebaldean, Volga ibaiaren erdiko ibilguan, [[Gorki] eta Kazan hirien artean. Hiri nagusiak Alatyr, Kanash, Shumerlya eta Novotxeboksarsk dira.

Eduki-taula

Biztanleak [aldatu]

Biztanleen banaketa [etnia|etnikoa]] hau da:

  •  % 68 txuvaxiarrak
  •  % 26 errusiarrak
  •  % 3 tatariarrak
Txuvaxiako mapa.

Geografia [aldatu]

Baso trinkoek hartzen dute lurraldearen iparraldea, eta estepa zabalek hegoaldea. Volga, Sura, Bolxoi, Tsivil, Maly Tsivil eta Vubnya dira lurraldea ureztatzen duten ibai garrantzitsuenak.

Historia [aldatu]

Txuvaxiarrak turkiar jatorriko biztanleak dira gehienbat. XVI. mendean Errusiarekin bat egin zuen; 1920. urtean eskualde autonomo bihurtu zen, eta 1925ean errepublika autonomo. 1929-1936 urteetan, Gorkiko lurraldean integraturik egon zen.

Ekonomia [aldatu]

Laborantza (garia, garagarra, artoa, patata, tabakoa), abere-hazkuntza (behi- eta zerri-azienda), arrantza (Volga eta Sura ibaietan) eta industria (metalurgia, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, janari-industria, larrugintza) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Erreferentziak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Txuvaxia
Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.