Kaliningradeko oblasta

Wikipedia(e)tik
Kaliningrad oblasta» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kaliningradeko oblasta
Калининградская область

1945 – 
Oblast
Flag of Kaliningrad Oblast.svg Kaliningrad Oblast Coat of Arms 2006.svg
Kaliningrad in Russia.svg
Sorrera 1945
Hiriburua Kaliningrad
Hizkuntza(k) Errusiera
Eremua 15.100 km²
Biztanleria 941.873 hab
Ordu-eremua UTC+03:00

Kaliningradeko oblasta (Калининградская область errusieraz, Gebiet Kaliningrad edo Nordostpreussen alemanieraz, "Ipar-ekialdeko Prusia"), Anbarraren eskualdea esaten zaio gehienbat oblast izeneko Errusiako subjektu federal honi. Baltikoko kostaldean dago, eta Errusiatik bakartuta geografikoki; hori dela eta, barrendegitzat hartzen da. Muga egiten du Lituaniarekin eta Poloniarekin. Herrialde horiek biak Europar Batasuneko eta NATO erakundeko kideak dira; horregatik, Errusiako lurralderik mendebaldekoena da Kaliningradeko oblasta. Hiriburua Kaliningrad du, eta, lehen, Königsberg zuen izena. Esanguratsua da antzinako Prusiaren hiririk handiena izan zelako eta Alemaniaren antzinako ekialdeko probintziaren, hau da, Ekialdeko Prusiaren hiriburua izan zelako. Oblastak 15.100 km² ditu, eta 2004an, 968.200 biztanle zituen (955.281 2002an, Errusiako erroldaren arabera).