Kalmukia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kalmukiako Errepublika
Республика Калмыкия
Хальмг Таңһч
Kalmukiako bandera

Bandera
Kalmukiako armarria

Armarria
Ereserkia: Kalmukiako Ereserki Nazionala
Kalmukiako kokapena
Hiriburua Elista
Sorrera 1957ko urtarrilaren 9
Antolaketa
Subjetu mota
Barruti Federala
Eskualdea
Errepublika
Hegoaldea
Volga
Kodea
ISO 3166-2
08
RU-KL
Informazioa
Azalera 76.100 km2
Biztanleria
-Dentsitatea
292.410 biztanle
3,8 bizt/km2
Hizkuntzak ofiziala(k) Errusiera, kalmukera
Gobernua
Presidentea Kirsan Iliumzhinov
Legebiltzarra Khurala
Webgune ofiziala

Kalmukia[1], edo Kalmukia-Jalmg Tangch, Errusiako Federazioaren barnekon errepublika autonomo bat da. Hiriburua Elista da.

75.900 km2 ditu, eta 292.410 biztanle (2002)

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Errusiaren Europa aldeko hegoaldean dago, Kaspiar itsasoaren ertzean, Volga ibaiaren eta Kaukaso mendien arteko lautadan.

Biztanleak [aldatu]

Biztanle-proportzio handiena errusiarrena da (% 45,8), eta ondoren kalmukena (% 41) eta kazakhena (% 6); haien atzetik txetxeniarrak eta dagestandarrak dira ugarienak. Kalmukak XVII. mendean Asiatik etorriak dira.

Erlijio nagusia budismoa da.

Ekonomia [aldatu]

Lurraldearen erdia baino gehiago itsasoaren maila baino beherago dago, Kaspiar itsasoaren sakana handian. Nekazaritza ureztatze artifizialari esker egiten da.

Abere-hazkuntza: behiak.

Industriari dagokionez, arrantzarekin loturik daudenak eta eraikuntza-gaiak dira nagusiak.

Historia [aldatu]

1917ko Iraultzaren ondoren, lurralde autonomo gisa antolatu zen; 1935ean, errepublika autonomo bihurtu zen. 1943an, kalmukak alemaniar nazien laguntzaile zirela salaturik, errepublika autonomoa kendu egin zen. 1957an, ordea, lurralde autonomo bilakatu, eta hurrengo urtean errepublika autonomo bihurtu zen berriro.

Irudi-galeria [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo-loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Kalmukia