PuntuEus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
PuntuEus ekimenaren logoa.

PuntuEus edo PuntuEus Elkartea elkarte bat da, Interneteko .eus domeinua —euskal hizkuntza eta kulturako komunitatearen Interneteko domeinua— sortzearen alde lanean diharduena. 2008ko apirilaren 2an eratu zen, euskalgintzako, hezkuntzako eta Interneteko eta komunikazioko hamaika elkartek eta erakundek bultzatuta. 2009ko urtarrilaren 29an aurkeztu zen ofizialki, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako prentsaurrekoan eta Durangoko Kafe Antzokian egindako jaialdian. Orduz geroztik, PuntuEus elkartea handituz doa pixkanaka, kide gehiago batzen zaizkion heinean.

PuntuEus elkartea ordezkaritza lana egiteko sortu da, alegia, euskal hizkuntza eta kulturako komunitatearen izenean ICANN erakundeari .eus Interneteko domeinua eskatzea zen elkartearen lana. Eskaria 2012an aurkezteko asmoa zuen PuntuEus elkarteak, 2012ko urtarrilaren 12an lehen mailako domeinu orokor berriak eskatzeko aukera ireki baitzuen ICANNek.[1] Urtebeteko ebaluazio fasearen ondoren, 2013ko ekainean, ICANN erakundeak baiezkoa eman zion .eus domeinuari[2].

PuntuEus Elkarteko kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PuntuEus logoaren bertsio zaharragoa.

Kide berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste herrialde batzuetan ere, xede berdina duten hainbat ekimen daude:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]